Chaden atxilotutako Espainiar eta Frantziarretatik, atzo 7 aske utzi zituen Chadeko gobernuak Sarkozy Frantziako errepublikako presidenteari esker. Espainiarrak hegazkineko 4 azafatak izan ziren eta 3 kazetari Frantziarrak. Oraindik 3 Espainiar daude Chaden nahiz eta abokatuak esan bezala, uste du hurrengo egunotan askatuko dituztela. Chaden jarraitzen duten Espainiarrak, pilotua, kopilotua eta laguntzailea dira, laster aske egoteko esperantza adierazi du Zapatero jaunak. Atzo gauean heldu zen Sarkozy Madrileko aireportura bere hegazkinean bertan 4 azafata Espainiarrak zeramatzala. Sarkozyk...
32 urte behar izan ditu Espainiako Erregeak Ceutara joateko. Espainiako Erregea bihurtu zenetik duela 32 urte, Juan Carlos ez da egon Ceutan. Bidai hau zorion askorekin onartua izan da Ceutan, baina Marokoren ustetan bidai hau probokazio hutsa da eta oso era desatseginez onartu dute Espainiako Erregeen bisita. Horregatik Maroko eta Ceutaren arteko mugan mila marokoar inguru bildu dira Espainiako Erregearen kontra joateko eta batez ere bi herrialde Espainiarren subiranotasuna eskatzeko. Objektiboki aztertu nahian, Erregeen bisita, ez du inor kaltetzen. Espainiako Erregeen ekintza bat da Ceut...
Munduaren abiadura erabat aldatu da, egun munduaren abiadura izugarrizkoa da. Abiadura honi jarraituz, enpresen munduan batez ere. Horregatik eta “berritu edo hil” leloa jarraituz Hitza egunkariak bere diseinua aldatuko du hurrengo astetik aurrera. Diseinua aldatzeaz gain, kazetaritza egiteko modu berri bati ekin nahi diote 'Hitza' egunkariek; papera eta webguneak elkarren osagarri bihurtu eta parte hartzeko aukera gehiago eskainiko diete irakurleei. Beraz hurrengo astetik aurrera Hitza egunkariak diseinu berria izango du. Gaur egun egin behar diren aldaketei jarraituz Hitza egunkaria aurpe...
Duela 4 egun atxilotutako Espainiarrak oraindik jarraitzen dute espetxeratuak Chaden umeen bahiketa leporatuta. Dirudienez, lan egiten zuten ONGak umeak eramaten ditu Europara adopzioan usteko edo sare pedofiloetan saltzeko. Espainiarrak, hegazkinaren tripulanteak dira eta esan dutenez ez daukate horrekin zerikusirik ezta ezagupenik. Epailea gaur mintzatu behar zen erabakiaren inguruan baina azkenean epailearen erabakia bihar izango da. Espainiako gobernuak, espetxeratuentzako babesa eskatu dio Chadeko gobernuari. Datuen arabwra 103 ume ziren Sudan eta Chadetik etorriak. Dirudienez, umeak e...
Bideoa ikusi ondoren ez dago hitzik esaterik. 21 urteko gazte bat 16 urteko neskatxa bati eraso egin zion Bartzelonako metroan duela aste bat. Gaztea, jotzeaz gain, biktima iraindu egin zuen eta oihu arrazistekin zirikatu zuen. Epailea azkenean gaztea libre utzi du baina karguekin. Bartzelonako fiskaliak errekurritu egin du erabaki hau. Fiskalaren ustez ihes arriskua dago eta berrerortze arriskua ere. Bitartean neska gizajoa bere etxean dago kalera irteteko beldurrarekin, hain txikia izanik, gizartearen egia gordina ezagutu behar izan du. Nork itzuliko dio neskari bere haurtzaroa ber...
Turkiako gobernuak, azken astean, milaka soldadu bidali ditu Turkia eta Irak arteko mugara. Nahiz eta Kurdoen alderdia PKK alde bakarreko su etena deklaratu, turkoek ez dituzte armak utzi eta Kurdoak suntsitzeko prest agertu dira. Azken egunotan Irak eta Turkiaren arteko muga bonbardatu dute, PKKko kideek defentsak dituen lekuetan. Nahiz eta hilketak kondenatu Europar Batasuna, betiko moduan ez du ezer egin eta ez dirudi prest denbora laburrean gatazkaren amaiera ahalbidetzeko. Berriz, giza eskubideen bortxaketa baten aurrean Europar Batasunak soilik mahai baten gainean sarraskiak kondenat...
Azkenean heldu da eguna. Milaka ikusle egun honen zain zeuden, Formula 1eko azken lasterketa. 3 pertsonen eskuetan egon zitekeen aurtengo titulua: Lewis Hamilton, Fernando Alonso eta Kimi Raikkonen. Nahiz eta titulua Hamiltonek oso hurbiletik eduki duen, azkenean aukera gutxien zituenak irabazi egin du, Raikkonen. Mundial honetan eta urte osoan zehar hasieratik, McLaren-Mercedes taldeak izan dituen istilu eta iskanbilak izan dira nagusi. Azkenean zarata gutxien sartu duena izan da titulua eraman duena. Istiluak ez dira hona eta ibaia entzuten denean ura daramalako da. McLaren talde...
Ospatu berri den Bakearen Nobel Saria, Al Gore Estatu Batuarrak jaso izan du Klima Aldaketaren Gobernuarteko Taldearekin batera. Bere inguruarekiko lana eta dedikazioagatik. Nola da posible inguruari buruzko arazoak konpontzeko pertsona argienak Estatu Batuetan egotea, batez ere Estatu Batuak direlako ingurugiroa gehien kutsatzen dutenak. Ingurugiroaren arazoa gauza erreal eta frogatu bat da gaur egun, nahiz eta hasieran batean zurrumurru izan. Gizakiok gara ingurugiroarenganako kalteen sortzaile, eta horregatik izan behar gara guk arazoaren konpontzaileak. Baina ezinezkoa da munduan g...
Ailegatu da udazkeneko moda berria. Espainia mailan batez ere gazte errebeldeen artean (jaja) erregearen eta familia errealaren argazkien erreketa. Umeen jokoetan bezala eta katu eta saguaren antzera daude bata bestearen atzetik, batzuk zarata sartzearren eta maltxukeriak egitearren eta besteak jolas berbera jarraitzen. Epaileak, jokoan sartzen dira konturatu gabe eta jokora jolasten dute. Tontakeria da argazki sinple bat erretzearren zigorra jasotzea. Gaur egungo gizarte eta munduan, sistema monarkiko parlamentarioa ez da oso aurrerakoia. Monarkiak iraganeko gauzak dira, gazteluak, linaj...
Gaurkotasun gaiak jorratzen dituen blog-a.