Erregearen argazkien erreketa

oieribarra 1456151952327 AriketaBlog | 2007-10-14 23:04



Ailegatu da udazkeneko moda berria. Espainia mailan batez ere gazte errebeldeen artean (jaja) erregearen eta familia errealaren argazkien erreketa.

Umeen jokoetan bezala eta katu eta saguaren antzera daude bata bestearen atzetik, batzuk zarata sartzearren eta maltxukeriak egitearren eta besteak jolas berbera jarraitzen. Epaileak, jokoan sartzen dira konturatu gabe eta jokora jolasten dute.

Tontakeria da argazki sinple bat erretzearren zigorra jasotzea. Gaur egungo gizarte eta munduan, sistema monarkiko parlamentarioa ez da oso aurrerakoia. Monarkiak iraganeko gauzak dira, gazteluak, linajeak, odolaren garrantzia…

Baina ez da ahaztu behar erregearen figura, trantsizioaren irudi dela. Bera izan baizen Espainiaren ikur Francoren heriotzaren ondoren eta erregimen frankistaren gainbeheraren ostean gaur egun arte.  

Agian ez da erregea behar, baina behintzat ez du kalterik egiten, eta guztion diruaz bizi dela esaten dutenek agian ez dakite erregea egongo ez balitz, diru hori beste era batera lapurtuko lukeela estatuak. Azken finean berdin, niri bost axola erregea egon edo ez, berdin biziko naiz eta, baina zara atera ateratzearren…




Utzi iruzkina: