Irak, Turkia eta Kurdoak
Turkiako gobernuak, azken astean, milaka soldadu bidali ditu Turkia eta Irak arteko mugara. Nahiz eta Kurdoen alderdia PKK alde bakarreko su etena deklaratu, turkoek ez dituzte armak utzi eta Kurdoak suntsitzeko prest agertu dira.
Azken egunotan Irak eta Turkiaren arteko muga bonbardatu dute, PKKko kideek defentsak dituen lekuetan.
Nahiz eta hilketak kondenatu Europar Batasuna, betiko moduan ez du ezer egin eta ez dirudi prest denbora laburrean gatazkaren amaiera ahalbidetzeko. Berriz, giza eskubideen bortxaketa baten aurrean Europar Batasunak soilik mahai baten gainean sarraskiak kondenatu eta ondoren trankil trankil etxera afaltzera.
Europaren pasibitatea, berriz ere ikusi daiteke. Birmanian dagoen egoera ere laguntza internazionala behar du, baina gaueko txanda duten politikoei beldurra ematen die haien soldaduak bidaltzea.
Horrela daude gauzak, eta Europarrok ez dugu ezer egiten laguntzeko. Birmaniako egoera oso larria da, baita Kurdoena ere.
Iruzkinak
Utzi iruzkina: