Kategoria: internazionala
Duela 4 egun atxilotutako Espainiarrak oraindik jarraitzen dute espetxeratuak Chaden umeen bahiketa leporatuta. Dirudienez, lan egiten zuten ONGak umeak eramaten ditu Europara adopzioan usteko edo sare pedofiloetan saltzeko. Espainiarrak, hegazkinaren tripulanteak dira eta esan dutenez ez daukate horrekin zerikusirik ezta ezagupenik. Epailea gaur mintzatu behar zen erabakiaren inguruan baina azkenean epailearen erabakia bihar izango da. Espainiako gobernuak, espetxeratuentzako babesa eskatu dio Chadeko gobernuari. Datuen arabwra 103 ume ziren Sudan eta Chadetik etorriak. Dirudienez, umeak e...
Turkiako gobernuak, azken astean, milaka soldadu bidali ditu Turkia eta Irak arteko mugara. Nahiz eta Kurdoen alderdia PKK alde bakarreko su etena deklaratu, turkoek ez dituzte armak utzi eta Kurdoak suntsitzeko prest agertu dira. Azken egunotan Irak eta Turkiaren arteko muga bonbardatu dute, PKKko kideek defentsak dituen lekuetan. Nahiz eta hilketak kondenatu Europar Batasuna, betiko moduan ez du ezer egin eta ez dirudi prest denbora laburrean gatazkaren amaiera ahalbidetzeko. Berriz, giza eskubideen bortxaketa baten aurrean Europar Batasunak soilik mahai baten gainean sarraskiak kondenat...
Martxoaren 8an, Emakumearen Eguna dela eta, Eibarren, beste leku askotan bezalaxe, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, hala nola antzerki ikuskizunak edota Portaleako pintura erakusketak. Horrelako emanaldiek berebiziko garrantzia dutela berdintasuna lortzeko bide honetan zeresanik ez dago, baina albiste honen berri ematearen arrazoia ez da hau izan. Pertsonalki, emakumea izateaz harro egon arren (oso) ez baitaukat nire burua feministatzat. El Correo-k albiste hau argitaratu du egunkari horretan Eibarri dagokion...