Ez zaizkit agurrak gustatzen gero arte esatea gustatzen zait horrelakoetan. azkena hitzak beldurra ematen dit; horregatik beste bat pentsatzen dut askotan hasiera zoriontsu orok du bere amaiera eta bi urte ondoren, amaiera hau, zoriontsuena ez bada ere; azken lerro hauek ez didate aho zapore garratzik uzten, garrantzitsuena bidean xurgatutako letrak izan baitira. Nirea zure eta zurea nire bihurtu dugun txoko honek hor nonbait jarraituko du, ea topo egiten dugun...eskerrik asko.xxxxxxxxxxxx
Iritsi da behingoz hainbeste desiratutako oporraldia.Ia-ia madarikatuak bihurtu dira ondorengo hamabost egunak, baina arazoak gora behera, azkenean bilatu dugu Portugal aldean lotarako tokia. Teknologiak aurrera egin beharrean, atzera pausu handi bat egin duela dirudi. Baina tira, bilatu dugu etxe berria eta gaitzerdi.Azken egunotan bloga zertxobait biziberrituta mantendu nahi izan dudan arren, hurrengo bi asteetan ez dut idazteko aukerarik izango, ezta denborarik ere, badakizue, zer pentsatu asko izaten da oporretan: hondartza edo piszina, kafe hutsa edo ebakia...Goza itzazue z...
Horrela dio Unai Iturriagaren nobelak. Berandu dela gelditzeko...Bizitzan trena behin bakarrik pasatzen dela diote, carpe diem eta aurrera! Sarritan entzun ohi dugu, No dejes para mañana lo que puedas hacer hoy, (ikastolako lagun batek no hagas hoy lo que puedas hacer mañana esaten zigun konbentzimendu osoz).Argi dagoen gauza bakarra, denborari kasu egin behar diogula da, berak ez digu jaramonik egingo eta. Hortik aurrera, norberak pentsa dezala zer egiten duen...Zer, azken garagardo bat ez ala? — Ez, ez, ni etxera noa. — Tira, azken...
Koadrilarena nerabeen erakunde sozial ohikoa da mundu osoan. Baina, nik dakidala, koadrilak, bere zentzurik itxienean, Euskal Herrian bakarrik irauten du heriotzak banatzen gaituen arte. Nerabezarotik hasi (koadrila hausketak modu tragikoan bizitzen dira) eta zahartzarora arte ("halako koadrilakoa naiz" esanez kokatzen dugu gure burua gizartean), honekin edo harekin zenuen harremana agian hoztuko da, baina soka ez da eteten. Elkarren arteko leialtasunaren lege isil baina zorrotz batek gidatzen du koadrilakon ibilbidea. Familiarekin bezalatsu. Horregatik, miraz nago gure antropologoek-eta no...
Una imagen vale más que mil palabras diote askok eta askok,Niri zalantza sortzen zait esaldi honen aurrean. Baina gai hau beste baterako utziko dut...aurreko batean utzi nuen bezala...Uztailaren amaieraren aurrean, oporraldiaren erdia edanda geratu dela ohartzen gara, langile askorentzat hainbeste desiotako oporrak gerturatzen daude. Guk, San Ferminetan izaten diren estatubatuarrak bezalaxe, gure erara, gure neurrira eta ahal izan dugun ondoen atera diogu zukua hilabeteari. Hori bai, gurasoek gautxori hutsak garela eta ohiko ordutegiez at ibiltzen garela kexatzen jarraitzen dute urtero lege...
Abuztua iritsi eta hor nonbaitera, (urrutira ahal bada) joateko gosez gaudela, ostiralean lau egunetarako Tarragona aldera joan ginen. Haritz-eko dantzariekin batera, euren dantza emanaldietan parte hartzeko aukera izan dugu Kezkako zortzi lagunek.Iritsi ginen bada Vendrell-era; egin genuen dantza, ordubetez; batzuk beste batzuk baino gusturago, baina publikoa izugarri pozik geratu zela argi geratu zen. Txalo zaparrada ederra eta ospitalera. "¡qué maLa pata!"Asteburuaren hasiera pertsonalki ona izan zenik ezin dut esan, baina horrelako konpainiak orkatilako minaz ahaztea l...
Una chica estaba esperando su vuelo en una sala de espera de un gran aeropuerto. Como debía esperar un largo rato, decidió comprar un libro y también un paquete con galletas. Se sentó en una sala del aeropuerto para poder descansar y leer en paz. Asiento de por medio, se sentó un hombre que abrió una revista y empezo a leer. Entre ellos quedaron las galletas. Cuando ella cogió la primera, el hombre también tomó una. Ella se sintió indignada, pero no dijo nada. Sólo pensó: ¡qué descarado; si yo fuera más valiente, hasta le daría una bofetada para que nunca lo olvide! Cada vez que ella cog...
"Altxor bat muturren aurrean eta ezin dut inolaz ere ulertu hitz batzuen esanahia, zer demontre izan daitekeen aurrerakuntza eta progresua" Su ta Gar
Lastima da baina ez dizut sinesten jajaja. Itzuliko zara. Geroarte!