Pikilabi...

hankazgora 1456135258954 * BIZIPoZ KuTSAKOrrA | 2008-07-22 16:09

Abuztua iritsi eta hor nonbaitera, (urrutira ahal bada) joateko gosez gaudela, ostiralean lau egunetarako Tarragona aldera joan ginen. Haritz-eko dantzariekin batera, euren dantza emanaldietan parte hartzeko aukera izan dugu Kezkako  zortzi lagunek.
Iritsi ginen bada  Vendrell-era;  egin genuen dantza, ordubetez; batzuk beste batzuk baino gusturago, baina publikoa izugarri pozik geratu zela argi geratu zen. Txalo zaparrada ederra eta ospitalera.
"¡qué maLa pata!"
Asteburuaren hasiera pertsonalki ona izan zenik ezin dut esan, baina horrelako konpainiak orkatilako minaz ahaztea lortu zuen.  Ondorengo bi egunetan dantza, hondartza eta giro on-ona nagusitu dira.
Baina tira gure gora beherekin jarraitu aurretik, barkatuko didazue, konturatu naiz alfer-alferrik ari naizela gure bizipenak kontatzen. Azken batean, bizitakoa bizi izan dugunok bakarrik dakigulako benetan nolakoa izan den. Hortaz, Vendrell-en egon zaretenontzat gogoeta txiki bat egiteko aukera daukazue hemen, eta etorri ez zaretenok berriz, imajinazioa dantzan ipintzeko parada.

Laster arte!


Utzi iruzkina: