GAZTAINERRE EGUNA

hankazgora 1456135258954 * BIZIPoZ KuTSAKOrrA | 2006-11-13 23:30
6

GAZTAINERRE EGUNA
Industriagintzak aurrera doazen neurrian galduaz doaz nekazaritzako
ohiturak; baina, hala ere, badira gauza batzuk industria hirietan ere
irauten dutenak, eta hoietako bat dugu Gaztaiñerre eguna. Egun hau, Ermua,
Eibar eta Plaentzian Arimen egunetik bigarren astelehenean ospatzen da.
Urtetxoak dira Gaztaiñerre egun jatorrari buruzko zalantzak eta eztabaidak
ezagutu nituela. Batzuen ustez "Domunun Santu" egunetik bigarren astelehena
behar zuen izan eta beste batzuen ustez Arimen egunetik urrengo astelehena,
eta baita ere baziren Arimen egunetik hirugarren astelehena zela uste
zutenek ere. Jan-edan zaleentzat hain da egun ona, baziren astelehen bietan
behar zela esaten zutenetarik ere, eta Guruzeta korresponsalarentzat, duda
hoiek kontuan harturik, azaroko astelehen guzietan ospatu behar zen.
Iritziak iritzi, Arimen egunetik bigarren astelehenean ospatzen da.

hona hemen iturrixa

Juan San Martin, "Antzinako Eibar"

oier

oier 2006-11-14 08:25 #1

Aupa Malen, testu bat beste toki batetik hartu eta zure blogean jartzen
duzunean, gutxitenekoa da nondik hartu duzun eta norena den aitortzea.
Bestela, badirudi zuk zeuk idatzitakoa dela. Juan San Martinen testu
bat jarri duzu zure blogean Gaztainerren aitzakitan, eta hori esan
beharra duzu, oso itsusia da inoren testu bat norberarena balitz bezala
aurkeztea. Ez zen hori zure asmoa izango, baina irakurleari ez diozu
bestelakorik pentsatzeko argibiderik eskaini.

Gero arte, oier.

Josu

Josu 2006-11-14 10:09 #2

Mekatxis la mar, Malen! Atzo messengerretik esan notsun barren!!!

malen

malen 2006-11-14 12:02 #3

barkatuuuuuuuuuu!

gauzia da idatzi nebala zeñena zan, baina josun blogeko erantzun batian.

Esan biharrik ez dau neria ez dala testua...

ondo segi!

Josu

Josu 2006-11-14 17:19 #4

Aiiiii Malen, nere blogian jartziak ez dau balixo! Badakizu, aurresku bikoitza Juanitori.

2012-10-30 15:38 #5

2012-10-30 15:38 #6

Utzi iruzkina: