* BIZIPoZ KuTSAKOrrA

...ganbismoa&ganberrismoa!

Bizitza hiruzpalau ordutara mugatuko balitzake, ZORAGARRIA x10 dela esango nuke. Arratsaldean, Eskoriatza, mozkorrak, futbolistak, dantzariak, musika, aterkin txuria, autoak, mendia (edo auzoen goi-goi-goi aldea)...dena Taurus irabiagailu baten sartu eta itsasoz beteriko mugetan izan ez bada ere, San Salvadorren magalean giltzapetuko nuke nire hiruzpalau orduko bizitza...Unibertsitateko lan bat aitzaki, arratsalde bikaina. Txanpa baten amaiera tristea, politegia izan delako!Zoragarria x 10 izan da;  harro, zorretan eta pozik nago, zuekin : )Eskerrik asko!  


L

7
hankazgora 1456135258954 * BIZIPoZ KuTSAKOrrA | 2008-05-09 00:31

356 egun barru kenduko dot.Eskerrik asko hainbeste animau destazuen dan-danoi.


Berria-n gaur ateratako iritzi artikulua.Apirilaren 17an, Ikus-Entzunezko Komunikazioko hirugarren mailako ikasleoi bihotz zati bat lapurtu ziguten. Goizeko ordu txikitan joan ziren zure bila, ehiztaririk koldarrenen antzera, eta gauaren iluntasunean eraman zintuzten. Telebistan garaikur gisara erakutsi ondoren, bost egun eta bost gau luzez eduki zintuzten euren atzaparretan; mehatxuz, burlaz eta jipoiez jositako 120 ordu amaigaberen agonian. Orain, Alcala Mecoko espetxean zaude, Euskal Herritik ehunka kilometrora; baina, halere, Iosu, jakin ezazu urruti egon arren gurekin zaudela, gu zurek...



5 urte barru

11
hankazgora 1456135258954 * BIZIPoZ KuTSAKOrrA | 2008-04-16 23:15

Unibertsitatean komunikazio trebetasunak ikasgaian, hemendik bost urtera gure burua nola ikusten dugun azaltzeko eskatu digu. Lan txukun bat egin behar dugu, gutxi gorabehera hemendik bost edo hamar urtera gure burua, non, nola, norekin...ikusten dugun azaltzeko.Arlo profesional zein pertsonalean espero eta desio duguna (oinak lurrean ditugula, jakina) kontatu behar dugu, eta horretarako zer egingo dugun, zein baliabide erabiliko ditugun etab. kontatu beharko dugu.Lagunduko al didazue, lagunok?Muxu bat ixilik baina fidel hor zaudeten guztioi. Zorretan nago.


bagoaz!

2
hankazgora 1456135258954 * BIZIPoZ KuTSAKOrrA | 2008-03-21 16:46

Bagoaz!Aho zapore garratzez bada ere, bagoaz, minutu batzuk barru hasiko dugu aurtengo aste santuko abentura.Maltara goaz, ni bigarrenez, ikusi gabeko txokoak bilatu, eta jadaezaguna dudanaz gozatzera.Aprobetxatu oporrak zuek ere, ea zortea daukagun, eta Aulki bat elurretan irakurri dezakedan, hondar gaineko toallan...muxu bat!


Gretak bazekien gizonekin zuen harremana aterkiekin zuenaren berdin-berdina zela. Haien beharra zuen, baina euria ari zuenean bakarrik oroitzen zen haiekin. Milaka euritako galdu zituen Gretak bere bizitzan. Izan ere, euria ari zuenean beti oroitzen zen etxetik guardasola hartzeaz, baina kasualitatez norabait sartu eta irteterako ateri bazen, ahaztuta uzten zuen beti aterkia. Gizonekin berdin-berdina gertatzen zitzaion.Aulki bat elurretan.


Webgune askotan aldaketak egiten dihardutela "itxita", "lanean ari gara" eta horrelakoak ikusten ditugu.Bizipoz Kutsakorra azken aldianhankazgora egon den arren, aldaketa proba batzuk besterik ez dira izan. ( ia)10000 bisitak eskertzeko......ta bihar ere...


Axeri Boda

hankazgora 1456135258954 * BIZIPoZ KuTSAKOrrA | 2008-02-25 23:41


Ez da orain dela 14 urteko ziriak ziri goenkale....adar jotzen, benetan mundialak! goenkalek oilategia dirudi, eta Lasa anaiak elkarri mokoka...baina orain dela bimilatapiku kapitulo ere, Maria Luisa gure etxeko egongelan zegoen. Gaur ere bai, baina agur esateko...


hankazgora 1456135258954

"Altxor bat muturren aurrean eta ezin dut inolaz ere ulertu hitz batzuen esanahia, zer demontre izan daitekeen aurrerakuntza eta progresua" Su ta Gar