* BIZIPoZ KuTSAKOrrA

...ganbismoa&ganberrismoa!

hamaiketan

3
hankazgora 1456135258954 * BIZIPoZ KuTSAKOrrA | 2007-12-18 10:56

Ez dakit lehenengo aldia ote den...goizean "goiz" jaiki eta blogean idazten dudana. Baina ez pentsa aspaldian utzita daukadan txoko honetaz ahaztu naizenik, ezta gutxiago ere...zenbat poz eta zenbat une polit eman dizkidan lekutxo honek!Baina denbora ere ez dago merke...abendua aldaz gora hasi zitzaigun, egutegian egun gorri asko, baina jai gutxi...parrandaren bat tarteka bai (Keler Nationen eragina izango da...).Aitzakiak aitzaki, eta hauek bai merkeak!Hainbat gertaera ere izan dira azkenaldian...atzo, klasera heldu eta ea non bizi nintzen galdetu zidaten!Normala....nik Eibarrek larunbatea...


Eskerrik asko, Eskerrik asko, hala ere, beti motz! Hamaika aldiz esanagatik ere, ez naiz asetuta sentituko.Bigarrena izango da biharkoa, eta bihar ere Eskerrik asko!Zuek bihurtzen baitituzue norberaren egunak berezi......Orain dela pare bat hilabete idatzi nuela ematen du bai, horrelako egun batean Malen poliklinikan azaldu zen egunetik, jada 18 urte pasa zirela...ba biharko, beste dozena bat hilabete pasa direnez, 19 urte...matematikek ez dute akatsik egiten, eta urteak ere, barkatzen ez dutenez...Eskerrik asko,  beste behin, horrelako egunak hain berezi bihurtzearren!Ea aurtengo San ...


auto erreflexio bat...Alferrikakoa da hemen nire agertze-desagertze egun hauei aitzakiak ipintzen hastea. Baina arrazoiak egon, badaude. Egia da, ez ditudala beti gauza berriak kontatzeko gairik, ideiak izaten, ados , baina letrez borobiltzera iristen ez naizen gaiak ere badira horietako asko. Hemen gutxi idaztearena, denbora kontua dela esaten badut, sudurra luzatuko zait...Maiatzean egin nuen fotolog-a, honezkero, zuotako guztiok ezagutuko duzuen gunea ...haziz eta haziz joan dena.Oso denbora gutxian, hainbat lagun bildu gara argazkien inguruan eta komunikazio tresna polita, informala, al...



Kafesnea

2
hankazgora 1456135258954 * BIZIPoZ KuTSAKOrrA | 2007-11-03 15:08

"Landareek ez dute kafesnerik edaten. Ez zaie kafesnea gustatzen landareei edo loreei edo zuhaitzei. Txoriei ere ez. Izekok esan dit. Niri bai. Nik arnasa hartu gabe edaten dut batzuetan kafesnea. Katilu osoa. Eta handiak dira katiluak. Eta osorik edaten dut nik katilua goizetan, arnasa hartu gabe. Hori da errekor handi bat nik daukadana. Ez da egongo munduan beste inor igual errekor horrekin.Kafesnearen errezeta ikasi nuen atzo. Izekok esplikatu zidan. Gero kafesnea egin nuen. Nik bakarrik. Eta kafesne gozoa egin nuen, munduko gozoena igual. Eta arraroena ere bai, ze izekoren katiluak berd...


Jai egunak zergatik diren jai egun...ez diet jaramon handirik egiten horrelako kontuei normalean. Urte osoko festa, santu eta urtebetetzeak gogoratzeko nahiko despistatu xamarra naiz orokorrean. Baina hala ere,  rutinak preso lotzen gaituenean, edozein aitzakia izaten da ona, lanegunak diren bost egun horiek, lau, edo hiru egunetara murrizteko.Orain dela urtebete ez nuke inola ere pentsatuko honi buruz idatzi beharko nukeenik. Gaurko eguna egun berezia baita. Baina  ez dakit inoiz baino biziago sentitzen zaitudan honetan, gaurko eguna berezia dela esatea oso egokia zaidan. Egutegi...


Eskuma-ezkerra bat bi, baaaaat biiiiii, eskuma ezkerra! berriro!!Eskum.........hau irakurtzen duen bati baino gehiagori ezagunak egingo zaizkio horrelako aginduak. Ahotsik ozenenarekin eta egoera deserosoan, bihotzetik atera nahi duten hitz eta laralalala eztienak, izerditan blai bustitzen diren pausu, buelta eta saltoak! Nirea den zati bat beste askori erakutsi, irakatsi, eta gozatzera gonbidatzearen ahalegiña... Hamaika musika eta koreografiaren xarma.Dantzak eman didana, ematen ari zaidana, emango didana eta aldi berean beste zenbaiti kutsatzen saiatzen ari naizena. Gustukoen dudana zuen...


Ez dakit inoiz bideo hau ipini dudan edo ez.Amnesia lagun, gozatu irudi eta doinuekin, 15 urte gaztetuko zarete!


Arraroa, arraroa oso. Ostirala eta etxean.Horrelako egun guztiek hain sorpresa politak izango balute!Zaila da, Dorletako bigarren solairutik igaro, eta iraganera begirada bat ez luzatzea... Faltan botatzen zaitxugula errepikatzen dugu sarri urtebetean hain lagun bilakatu garen Maialen, Xabi, Leire, Mikel,  Garazi, Imanol, Itsaso, Iñigo, Irune, Ibai, Ibon, Aritz, Aitor, Maite eta abar luzekoIKOok.Baina orain bat gehiago gara hurrengo klase - afarirako, ezta, Kostita?Ba al da nabigatzeko egin eta portuanamarratuta dagoen belaontzi batbaino ezer zentzugabekorik?Nabigatu bizitza den itsaso...


etorkizuna

1
hankazgora 1456135258954 * BIZIPoZ KuTSAKOrrA | 2007-10-26 22:03

El futuro tiene muchos nombres: para el débil es lo inalcanzable, para el miedoso, lo desconocido,para el valiente, la oportunidad. Victor Hugo


hankazgora 1456135258954

"Altxor bat muturren aurrean eta ezin dut inolaz ere ulertu hitz batzuen esanahia, zer demontre izan daitekeen aurrerakuntza eta progresua" Su ta Gar