jai egunak jai egun
Jai egunak zergatik diren jai egun...ez diet jaramon handirik egiten horrelako kontuei normalean. Urte osoko festa, santu eta urtebetetzeak gogoratzeko nahiko despistatu xamarra naiz orokorrean. Baina hala ere, rutinak preso lotzen gaituenean, edozein aitzakia izaten da ona, lanegunak diren bost egun horiek, lau, edo hiru egunetara murrizteko.
Orain dela urtebete ez nuke inola ere pentsatuko honi buruz idatzi beharko nukeenik. Gaurko eguna egun berezia baita. Baina ez dakit inoiz baino biziago sentitzen zaitudan honetan, gaurko eguna berezia dela esatea oso egokia zaidan. Egutegiaren arabera hala ematen du, gorriz baitago, baina kosta egiten zait ulertzea...hildakoen omenez ospatzen den eguna dela dio egutegiak, azaroaren 1a gaurkoa.
Oraindik gertuegi, biziegi sentitzen zaitut, kanposantura bisitan joateko. Ezin esan bizitzaren legea denik eta nola edo hala gainditu egin behar dudanik oztopo hau...ziur bainago naturak itzulipurdi bat eman zuela zurekin eraman zintuen egunean...
Gaurkoan ez dut uste bisitan joateko adorerik izango dudanik, barkatu, baina nahiago dut, etxeko sofan eserita bada ere, tinbrea jotzen didazula entzun eta kafea hartzera gonbidatzen nauzula imajinatzea....
G.B
"(...)Hasieran Arrate egunera
aillegatziaren gaiñian jardun dogu. Gaur gure kuadrilla honetan Maitane
Castillo falta dogu. Nahikua da Maitaneren izena ezpaiñetara ekartzia, zera,
Euskal Herriko dantzari guztion artian be sekula bete nahi ez gendukian ezpaten
arteko zirrikitxua hortxe eukiko dogula aitzen emoteko. Josu, edo Aiert, edo
beste edozein kapitain jasotzen dogunian, Maitaneren ezpatia faltan sentiduko
dau. Baiña hanka azpixan izango ez daban oiñarrixaren trukian, beste indar
batek eutsiko detsa, tente, geure gaiñian, hantxe! Maitane da beti gure
segurua, ez daigun horretan dudarik euki.(...)" Enrike Izagirre. Arrate, 2007/09/08
Iruzkinak
Utzi iruzkina: