Aitor Gorosabeli egindako elkarrizketa, entzuteko prest!
Ez dut uste erraza izango denik maila jakin bateko jendearekin kontaktuan jarri, eta bere konfiantza nola edo hala irabaztea.
Asteazkenean ipini genuen zita, eta hala izan zen. Iluntzeko 8rak inguruan, urduri baina gogotsu, elkarrizketari ekin genion. Lehen hitzak luzatu ordurako konturatu nintzen, ez du behartuta edo konpromisoz erantzuten duen itxurarik, bera ere, amnesia txiki horri hautsa kentzen hasi da eta gustura dagoela dirudi...Zenbat oroitzapen on derrepentean!
Horrelakotan ikusten dugu izaera baten naturaltasuna, umiltasunaren ardatza, gitarra nola laztandu ongi dakiten hamar hatzaparren dantzak.
Billar, karta, mugikor, arazo tekniko eta algara artean mamitu zen elkarrizketa izan zen atzokoa. Hau gehitu, hura moztu, hori txukunago ipini, musika gehitu...ia ordubeteko solasaldia atontzeko asmoa nuen, baina momentuz, honetan utziko dut. Nik beste gozatu eta une atsegin bat pasaraztea lortzen badut, (Jack eta biok) pozik.
Beraz, momentuz ez dut galdera-erantzun sorta makillatuko. Agian beste egun batean...
Iruzkinak
aurtikijin 2007-03-19 17:39 #1
ufa!
entzuten bukatu dot azkenian!oso oso elkarrizketa ona, bai horixe!nahiz ta hiru ordu laren iraun, bizkor-bizkor pasau jata. Momentu alai ta serixuak tartekatzen dia ta aitor geixao ezagutzeko balixo dau. Aiert, ETB-n saioren bat aurkezten noizko?
Soinuan problemiari buruz, aguatxume bertsiñua dala esan eta kitto!
Zorionak bixoi!

Aiert 2007-03-20 00:41 #2
UE UE UE ! ! !
Mutxo Haritz, mutxo ! ! !
Bai, aguatxume bersiñua da, arrazoia dakazu. Aguatxume (ez dakixanandako) da, eeeeeeee...vamosaver, koka kola light-en anunziua? el de KIWI MELON? Ba holako zeozer, baña Judas Priest-en Electric eye kantuakin.
Su ta gar entzuten dabenak ulertuko dau idatzi dotena.
Aiooooooo!!!

malen 2007-03-20 00:44 #3

Hori bai dala "hablar en klabe"...gañontzekuak...tontokerixak! ...aunke kokakola KIWI MELON...eztakit otxentaiotxo baño aurrekua dan..ze ni ez naiz gogoratzen beintzat! (adar jotze bat ez izatia espero dot....;-) )

Benito Lertxundi 2007-03-26 16:12 #4
KAIXO BIKOTE ! ! !
Zorionak elkarrizketagatik.
Ni ere heavy metala aukeratzekotan egon nintzen baina azkenean ez nintzen ausartu. Hasiera batean, Maria Solt ta Kastero, Bizkaia maite, Baldorba eta Erribera kitarra elektrikoarekin konposatu nituen. HELLOWEEN taldeko bateriajolea (Adam Darkness) eta KISS-eko teklatuaren (Terry Fisherman) kolaborazioa izan nuen. Geroago, Terry alkoholaren hatzaparretan erori zen. Patxarana ezagutu zuen eta...akabo ! ! ! Se jodió. Taldetik bidali genuen. Harrezkero kasting guztiak porrot bat bestearen ondotik izan dira. Eta egunetik egunera ezinezkoago ikusten genuen taldearen etorkizuna. Adam eta ni banatu egin ginen. Bakoitzak bere bide berriari ekin zion. Aipatu beharra dago Helloween taldeak oso gaizki ikusi zuela bere bateriajoleak bizitza bikoitza izatea. Ondorioz, Hamburgoko taldeak bere perkusio jolea taldetik at utzi zuen.
Su ta Gar taldearekin kolaborazio ugari egin ditut. Aipatzekoa da Jaiotze Basatia eta Hortzak Estuturik diskoetan egin nituen punteoak: Begira, Mari, David eta Goliath, Fagozitosia, Itxaropena eta Nazka abestietako punteoak nireak dira.
Letrak ere nik idatziak dira, ez denak, baina asko bai, adibidez: Jo ta ke, Azkar Zuregana, Zure aurrean makurtzen naiz... eta hainbat eta hainbat kantu gehiago.
Beno, lau t'erdietan ensaioa daukat nire taldearekin. Hurrengo kontzertua prestatzen gabiltza eta badaude pare bat kantu oraindik ez zaizkigunak oso ondo irtetzen. Biolinista berria dugu eta...badakizue...oraindik ez da oso ondo integratu...beno, hurrengo bat arte.
Aio.

Janire 2007-03-29 19:06 #5

u ta gar taldean letrak idatzi dituen iker rokandio zara? Beno, Ikerrek letra batzuk idatzi ditu baina ez ditu punteoak konposatu.

iñigo 2008-06-17 17:16 #6

oso ona elkarrizketa! entzun dot dana eta egixa esan asko gustau xat ez neben pentsaitten Aitor olako izarra izango zanik. elkarrizketa honek duda asko kendu dizkit.

kriston inbidia.. aitor gorosabel ezagutzea plazer haundixa izan bidau

barkatu euskeria oñatikua naiz ta

Ameli 2009-09-06 17:30 #7
Ua txabal! de puta madre!!!!!!!! Zelako sortea Aitorrekin hitz egiteko aukera zoragarri hori izan duzula! Ni hitz gabe geldituko nintzateke urduritasunaren urduritasunaz bere aurrean!
Behin nire lehengusu eta lagunekin joan nintzen Algortara eta kontzertua bukatutakoan argazki bat atera genuen elkarrekin Aitorrek eta biok!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
(Hura izan zen nire bizitzako momenturik zirraratsuenetarikoa) ke guapo tio! AUPA SU TA GAR. Gora euskadi askatuta!

Utzi iruzkina: