hamaiketan
Ez dakit lehenengo aldia ote den...goizean "goiz" jaiki eta blogean idazten dudana. Baina ez pentsa aspaldian utzita daukadan txoko honetaz ahaztu naizenik, ezta gutxiago ere...zenbat poz eta zenbat une polit eman dizkidan lekutxo honek!
Baina denbora ere ez dago merke...abendua aldaz gora hasi zitzaigun, egutegian egun gorri asko, baina jai gutxi...parrandaren bat tarteka bai (Keler Nationen eragina izango da...).
Aitzakiak aitzaki, eta hauek bai merkeak!
Hainbat gertaera ere izan dira azkenaldian...atzo, klasera heldu eta ea non bizi nintzen galdetu zidaten!Normala....nik Eibarrek larunbatean 2-1 irabazi zuela erantzun nuen...garbi mantendu behar irudia!
Gauzak aldatu direla...bai horixe! pentsa, dantzari berriak dantzari fin bihurtu dira dagoeneko! Hori da hori fandangoa dantzatzea...! Geroz eta zailagoa da andereñoaren papera horrelako ikasle finekin...
...eta labur labur agurtzera nindoan...baina ez!ezin...
Bai, baaai.....hainbeste buruhausteren ondoren, DGTren 30 galdera ofizialetatik, akats bakarra egin nuen; badakizue horrekin zer esan nahi dizuedan...kontuz ibili errepidean!
Laster arte lagunok!
Berandu xamar baina seguru....Zorionak!!
Iruzkinak
josu 2007-12-18 12:51 #1
Malen, estekak jartzerakuan jarri http:// lehelengo, bestela erroriak emoten dittu ;)

agirre 2007-12-18 23:58 #2
zelan kontus errepidean??? momentuz ni baino obeto soias karnetan kontuan asi k nerekin bel dur geixo euki biarko saben ez??

animo andereño oraindik ikasteko ugari daukagu !!!!!!!!!

Aiert 2007-12-20 15:40 #3
Eskerrikasko Malen, Irati, Zuriñe eta Eneritz!!!
PD: Argazkixari begira geratu eta gogoratu naiz bizarra moztu biar dotela. Geroarteeeee!!!

Utzi iruzkina: