barixakuetan...

hankazgora 1456135258954 * BIZIPoZ KuTSAKOrrA | 2007-10-26 23:15
4

Arraroa, arraroa oso. Ostirala eta etxean.
Horrelako egun guztiek hain sorpresa politak izango balute!

Zaila da, Dorletako bigarren solairutik igaro, eta iraganera begirada bat ez luzatzea... Faltan botatzen zaitxugula errepikatzen dugu sarri urtebetean hain lagun bilakatu garen Maialen, Xabi, Leire, Mikel,  Garazi, Imanol, Itsaso, Iñigo, Irune, Ibai, Ibon, Aritz, Aitor, Maite eta abar luzekoIKOok.
Baina orain bat gehiago gara hurrengo klase - afarirako, ezta, Kostita?

Ba al da nabigatzeko egin eta portuan
amarratuta dagoen belaontzi bat
baino ezer zentzugabekorik?
Nabigatu bizitza den itsaso
zoragarri honetan!
eskerrik asko denagatik!

Kostita.

(luzaruan deszifratzen egon bihar izan naiz...akatsak zuzendu teacher :P)

Josu

Josu 2007-10-27 05:41 #1

Aber noiz eruaten nauzun Huhezira, jakinmiñez nabil zelako kafiak ateratzen ditxuezen... eta piknik hori igual nere soziedadeko bazkari-afari baten transformau geinke, ze fresko hau egonda... :)

kostita

kostita 2007-10-28 22:33 #2

belar artean bakardadean biluzik dantzan

oinak bustirik lurraren erdian belarrarekin jolasean

pentsamenduak joan egin zaizkit egunarekin batera

iluntasunak hartu egin nau, negar malkoak

gau ilun honen azken arnasketaren azkenengo

segunduetan nik ere ohiukatu egingo dut

munduak ahazten banau lur honek askatzen banau

zerbait utzi beharko dut behintzat euri tanten artean

ilargiak erakusten duen aurpegiaren aurrean eskatzen diet

oihukatuz izar galduei nire negar malkoek ernal dezatela lurra

nire arimarekin energia banaiz

gau ilun honen azken arnasketaren azkenengo

segunduetan nik ere oihukatu egingo dut

munduak ahazten banau lur honek askatzen banau

zerbait utzi beharko dut behintzat euri tanten artean

badaezpada banoa hegaka ezpada enoa

zeruak eskaintzen didan amildegira

badaezpada banoa hegaka ezpada enoa

ispilu bat ikusten dudan elektrizitate lur jauzira

energiak lur jauzira narama

ni neu ere energia banaiz

lurrean idatzi ere geldituko naiz

elektrizitatea banaiz...

ELEKTRIZITATEA, Zea Mays

Negar malkoak lurrera jauzi eta a ze nolako lurra ernaldu den...ez da SUTA baina kantu honek adierazten duen indarra...energiaz beteta ditut barruak halako lagunak ditudala ikusita...oso ondo deszifrau dezu eta esanahi haundiye dauke esaldi horrek neretzat...afayena einda dao...kostita ez da galduko, ezta ahaztuko...gauek emateun goxotasun hontatik agurtuko naiz...ez aio...geroarte...P

Sormena ezerezean amets egitea da,ezerezaren ispilua...

Beñat

malen

malen 2007-10-29 00:57 #3

jope!

zelako  politxa, Beñat : (  ESKERRIK ASKO!
ez neban zure dohain poetiko hori ezagutzen... ; )

dan dan dana, ondo ondo ondo, ezta?

kostita

kostita 2007-10-31 14:09 #4

denok dugu halako...eztakit...zer poetiko bat gure barruan...kosta egiten da...batzutan ateratzea...bestetan kanpotik ikustea...ikasi behar duguna barruan daukaguna denok kanpora ateratzen, denek ikus dezaten...bideak 1000

gaurko eguna...bueno...lagun baten samiñak ez du eguna alaitu...baina bihar eguzkia irtengo da...

...bestela oso ondo...akaso bide hauek arrotzak zaizkit nire barrua kanporatzeko...begi gehiegi akaso...etxetik mundura...lurrak emandako uztaz gozatzen...lurrera jauzitako ene malkoek ernaldutako lore ederrei begira...

...mundialak zeate...

Utzi iruzkina: