* BIZIPoZ KuTSAKOrrA

...ganbismoa&ganberrismoa!

Gaurkoan, azaroaren 24an Diario Vascon Aritz Gorrotxategik idatzitako zutabe bati buruz aritu behar naiz. Bake Spamak "Dakidan bakarra da nire helbide elektronikoa jakin dutela nik eman gabe". dio Aritz Gorrotxategik. Nori ez ote zaio gertatu horrelakorik? nik uste, korreo elektronikoa duen pertsona orori, behin edo behin...baina gauzak aldatu egiten dira spam hauek bakeari buruzkoak direnean. Hitz horrek, edo nahi horrek, norbera sentsibilizatu eta korreoa irakurtzera bultzatzen du, nahiz eta nik eman gabe, ezagutzen ez dudan norbaitek bidalitakoa izan... Baina, bake spam hau ez da bat, ez...


18 A - 29

6
hankazgora 1456135258954 * BIZIPoZ KuTSAKOrrA | 2006-11-29 01:07

Motzak...edo luuuuze luzeak izan daitezke urte hauek, neri, neurrira etorri zaizkit. Orain ordubete konturatu naiz segituan iritsi zaiadala nagusien mundura igotzeko luzatutako gonbitea. Nahiz eta amak atzo izan balitz bezala gogoratu,  bera ere konturatu da urte batzuk pasa direla Donostiako poliklinikan Malen agertu zen gau euritsutik.Orduan ere, abisua emanda nuen.....gautxoria izango nintzela zin egin nion munduari. Orainarte bizitakoa oroitzapen ahaztezin bezala gordeko dut nire altxor preziatuen kutxan, mila milioi perla preziaturen artean bakoitzari bere txokorik goxoena es...


Kostata baina lortu dau... txapelduna bueltau da!! Tolosan berpiztu da Abel Barriola! Aimar Olaizola menderatu dau. Azkenaldixan frontoietan ikusteko aukera gutxi euki dogu, lesio desberdinak izan direla ta, askok bukatutzat eman dute bere ibilbide profesionala, baina gaur arratsaldian ikusi dogu ezetz...badatorrela berriz hainbeste txapelketa irabazi zitxun pelotarixa, garaipenak eskeintzera, noizko Astelenan? da nere galdera...bitartian, ZORTE ON eta eutsi goiari!                      &nb...


Inspirazioa ihesi joaten den egunetan pizten zait idazteko griña. Kasualitatea ote den galdetu ohi diot sarritan neure buruari, 11 gauza esateko eta mutu. Burmuinak ez du bihotzaren agindua jasotzen, sentitu sentitzen du, plazaratzeko orduan dago koxka. San Andresak ate joka eta Gabonak gerturatzen dabizela ikustean, minutuak, orduak, egunak eta asteak  laster batean pasatzen zaizkit. Egunak motzago bihurtu arren, Gautxorion klubak pil-pilean jarraitzen du gauero, eta egunen baten, klubean gaudela esnatuko zaigu eguna....udaberria garrasika neguari lekua kendu nahian, egunak ...


Gaur arratsaldeko zazpi t´erdietan Atondu liburuaren aurkezpena egin du Ane Albisu Ikerfolkeko kideak Eibarren, Portaleako areto nagusian. Azken mendeotako baserritar jantziaren bilakaeraz aritu den arren, Kezkako modeloen laguntzaz (mutxo Ekhi!!), garrantzi gehiago eman dio janzkera eta liburuaren izenburuak dioen bezela, atontzeko moduari. Ikusi gehiago hemen.  PD: Goenkaleren jarraitzaile sutsuentzat, Ane Albisu, Imanolen emaztia izan zana da.                   ...ta bihar ere hemen izango nauzu...


Asteburu hontan Esloveniako Kranj-en lortu du garaipena Patxi Usobiagak. Munduko Kopa irabazi berri du eibartarrak. Konpetentzia oso gogorra izan bada ere, gogor eutsi dio bukaerararte eta azkenian bete da bere ametsa. Aurreko urtian txapeldunorde izan zenak orainguan lortu dau.             Txapeldunenetan txapeldunenari, ZORIONAK bihotzez Patxi!                               &nb...


13:00ak aldian hasten da gure eguneroko abenturia egunero. Ordubatetan, suertia badakagu klaro, bestela, erraz izaten dia eta bost...eta hamar... Eskoriatza Ariñak diñon autobus baten juten naiz egunero klasera.(ja, ja, ja) Lehenengo egunetik hona iada pare bat hilabete baino gehixau pasau dira ixa eta geroz eta negargarrixaua izaten da PESAk ordu hortan eskeitzen digun autobus zerbitzua. Arrasaterako zerrajera berrixan parera, Unibertsitatian egon biharko giñen orduan iristen gara, 13:40tan... Glorieta batetik gertu dauen bisibilidade oneko kurba baten, (autoeskola efektua) txof...


                             GAZTAINERRE EGUNAIndustriagintzak aurrera doazen neurrian galduaz doaz nekazaritzako ohiturak; baina, hala ere, badira gauza batzuk industria hirietan ere irauten dutenak, eta hoietako bat dugu Gaztaiñerre eguna. Egun hau, Ermua, Eibar eta Plaentzian Arimen egunetik bigarren astelehenean ospatzen da.Urtetxoak dira Gaztaiñerre egun jatorrari buruzko zalantzak eta eztabaidak ezagutu nituela. Batzuen ustez "Domunun Santu" ...


Astea ongi bukatzeko, ostiral arratsaldean, Irene Ararrats etorri zitzaigun HUHEZIra. Irene, Berriako euskara zuzentzailea da eta Estilo Liburuaren aurkezpena egitera etorri zen, primizian gainera. Lehendabizi, Berriari buruz aritu zitzaigun, gogoraraziz Euskal Herrian daukagun egunkari bakarra dela euskara hutsean eta honez gain, pixkat bitxia ere badela: akziodun, laguntzaile eta harpidedunen diruaz jarraitzen duelako aurrera; eta nahiz eta txikia izan, onena emateko handinahi horrek indarra ematen diela. Jarraian, Estilo Liburuaren azalpenari ekin zion, erlojuaren kontra(bera...


Gaur arratsaldean, Goiena Komunikazioko Iban Arantzabal etorri zaigu Huhezira. Web 2.0ko  Joxe irakasleak antolatutako hitzaldia izan da. Lastima... berak ezin izan duen egon! (animo!) Iban, orain 30 urte inguru jaio zen Elgetan. Irakasletza ikasketak burutu ondoren, EHUn euskal filologia ikasi zuen. Baina lan munduan, ez da ikasi duen horretan aritu, beti komunikazioarekin zerikusia duen arloetan aritu da: Sustatu eta Goienako sorrerako partaide izan da besteak beste. Goienan, Telematikaren arduradun gisa lanean ari da azken 3 urteotan. Goiena Komunikazio Zerbitzuak-i buruz aritu zai...


hankazgora 1456135258954

"Altxor bat muturren aurrean eta ezin dut inolaz ere ulertu hitz batzuen esanahia, zer demontre izan daitekeen aurrerakuntza eta progresua" Su ta Gar