* BIZIPoZ KuTSAKOrrA

...ganbismoa&ganberrismoa!

badatoz

3
hankazgora 1456135258954 * BIZIPoZ KuTSAKOrrA | 2007-01-23 13:45

Badatooooooz! Ez, ez dira elur malutak! Hauek ere iritsi dira, bazen garaia, horrelako egunetan ez da arrunta izaten, Astun eta Candanchuren kolore berdea bizi-bizi ikustea. Telesillak zain ditugu!       Hori bai, aldez aurretik gauzatxo pare bat, pare bat edo gehiago...lauzpabost, mmm..agian 6 ere izan daitezke, AzTeRkEtAk deitzen diren horiek datoz, askori hainbesteko ikara, beldur eta nerbio sentiarazten dien "paper" horiek.    Laister iritsiko da eguna, edo gaua, barre algaraz hain une txarrak pasarazi dizkiguten asteak gogoratuko ditugunak, karnabal...


    Erlojupekoa da web 2.O fenomeno honen abiadura. Mundua atzean geratzen ari da... ordenagailurik ez duena, Erdi Arokoa bilakatu da ia...ez, ez da txantxa, orain, lan bila baldin bazaude, ez duzu zertan lan kontratazio agentzia batera joan behar...    Har ezazu bideo kamera bat, eta grabatu, labur eta txukun, zure esperientzia eta ikasketak azalduz, zure kurrikuluma. Ondoren, Youtube edota antzeko programa batera igo, eta bidali enpresa desberdinei...ez da alferrikakoa izango. Egunean, milioi bat bisita izango duzu gutxi gora behera, aukera aproposa benetan! ...


    Atzo izan balitz bezala gogoratzen dut klaseko lehen eguna, orain gutxi izan balitz bezala gogoratzen dut klaseko lehen afaria, ez dela denbora asko pasa Luistxo Fernandez HUHEZIra etorri zenetik...    Lehen lau-hilekoa bukatzear eta artxiboari begiratu bat eman ondoren, oporrak artikulu baten falta sumatu dut.    Idatzia nuela, ziur nengoen, baina ez, Youtubeko kurrikulum-ei buruz idatzi aurretik, abenduak 20ko hitzaldiaren kronika idatzi beharra daukat. Inoiz ez dela berandu diote...    Luistxo Fernandez eibartarra da eta ber...


Orain dela urtebeteko abenduaren 15ian, Kezka Dantza Taldeak beste dantzari batzuekin batera, Donostiako Diputazioan Ezpata-dantza dantzatu genuen. Hona hemen, egun hartan Teleberrian eman zuten albistearen bideoa...aurten ere joan gara baina...  


Aurrerago Youtubeko bideoren bat sartu dudan arren, gaurkoan, ariketa moduan agindu digunez irakasleak , gaurkoan Amaian idolua izan dan eta urrun egon arren idolua izaten jarraitzen daben, Xabi Alonson bideua ipiniko dizuet. 11


Aurreko klasean Software libreari buruz aritu ginen Joxerekin Web 2.0 klasean. Batzuentzat ezaguna eta beste batzuentzat hain ezaguna ez zen Mozilla Firefox -ek dituen abantailak azpimarratu zizkigun irakasleak. Horietako asko begibistakoak diren arren, ezagutzen ez nituen asko ere aipatu zizkigun. Adibidez, Euskalbar-ek eskaintzen digun aukera. Ikusi hemen Honez gain, Explorer eta batez ere Bil Gatesen monopolioan erabiltzen dituzten azpijokoen bitartez, Internet Explorerren azkenengo bertsioan, Mozillari kopiatu dizkion hainbat gauza ikusi genituen, hala nola lehioak ireki beharrean,...


ia orainguan... powered by ODEO


lehen podcasta...ez dou ezer haundirik esaten. powered by ODEO


(II. zatia)

7
hankazgora 1456135258954 * BIZIPoZ KuTSAKOrrA | 2007-01-10 00:47

        Ordenagailua itzali dezakezu oraingoan, zaila da baina ordu batzuz bada ere, ez da ezer gertatzen (Ekhi, ez, ez da ezer gertatzen).                   Noizean behin haizea hartzea ere ez da gaizki etortzen. Haizea airea izan daiteke, egokitua askotan, tabernetako keak  (eta beste hainbat efektuk) hurrengo egunean eragina izaten baitute. Gogorra izaten da hurrengo eguna, baina merezi du.       Pantailaren beste aldean dagoenak ere ordenagailua itzali du. He...


        Hartu ordenagailu bat, aulki bat, erosoa ahal bada, gurpilduna izan badaiteke hobeto, ordenagailua eutsiko duen mahai bat komeni da, arratoia puntu puntuan, programak pil pilean, internetera konektatzeko arazoak konpondu, den dena prest duzula ziurtatu, zure hobebeharrez diot.         Lanean bazaude, ikaslea bazara, estresatuta bazaude, teknologia berriak zuretzat baino gehiago direla uste baduzu....hartu patxadaz, kolakao batek (gailetekin bada hobe) lagun zaitzake, edo kafeak, edo urak, Biter Kas-a edaten d...


hankazgora 1456135258954

"Altxor bat muturren aurrean eta ezin dut inolaz ere ulertu hitz batzuen esanahia, zer demontre izan daitekeen aurrerakuntza eta progresua" Su ta Gar