Kurrikulumak YouTuben

hankazgora 1456135258954 * BIZIPoZ KuTSAKOrrA | 2007-01-21 17:38

    Erlojupekoa da web 2.O fenomeno honen abiadura. Mundua atzean geratzen ari da... ordenagailurik ez duena, Erdi Arokoa bilakatu da ia...ez, ez da txantxa, orain, lan bila baldin bazaude, ez duzu zertan lan kontratazio agentzia batera joan behar...
    Har ezazu bideo kamera bat, eta grabatu, labur eta txukun, zure esperientzia eta ikasketak azalduz, zure kurrikuluma. Ondoren, Youtube edota antzeko programa batera igo, eta bidali enpresa desberdinei...ez da alferrikakoa izango. Egunean, milioi bat bisita izango duzu gutxi gora behera, aukera aproposa benetan! Honek, abantailak dituen bezalaxe bere desabantailak ere baditu, baina ematen du, momentuz geroz eta jende gehiago animatzen dela...

Denborak ez dio inori itxoiten, beraz, argi dago aurrera egin nahi badugu, ordenagailua itzalita, zail egingo zaigula...

(iturria: El Pais, 2007ko urtarrilaren 7, igandea)


Utzi iruzkina: