uoOoOoOo: ziberespazioko abenturak eta kalenturak (I)
Hartu ordenagailu bat, aulki bat, erosoa ahal bada, gurpilduna izan badaiteke hobeto, ordenagailua eutsiko duen mahai bat komeni da, arratoia puntu puntuan, programak pil pilean, internetera konektatzeko arazoak konpondu, den dena prest duzula ziurtatu, zure hobebeharrez diot.
Lanean bazaude, ikaslea bazara, estresatuta bazaude, teknologia berriak zuretzat baino gehiago direla uste baduzu....hartu patxadaz, kolakao batek (gailetekin bada hobe) lagun zaitzake, edo kafeak, edo urak, Biter Kas-a edaten duen norbait ere ezagutzen dut.
Piztu eta eman martxa, hasi abentura, sartu eta hitz egin (nola idazten da hau, Leire?), barrenak hustu, barre egin, negar, gehiegi ez, malkorik ez da komeni eta, konfiantza hartu, arratoiak eta eskuak bat egingo dute, ez kezkatu, normala da, engantxatu egiten du... Horrelako programek (ez dut propagandarik egin nahi) metodo bikainak asmatzen dituzte jendea beraien sareetan erortzeko.
Ni erori nintzen, eta harro nago.
Azken osagaia esatea ahaztu zait: ordenagailu horren atzean, beste norbait beharko duzu, alaitu, animatu, eta denbora winzip-ak baino gehiago laburtuko dizun hori. Hor dago abentura honetako koxka.
Koxka horrek izen propioa izan ohi du, nireak badauka (ez dut propagandarik egin nahi), eta harro nago.
...ta bihar ere hemen izango nauzu...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: