...Ahaztekoa den egun batean gauza antinatural bat gertatu da Donostia inguruan. Badakit, antinaturala ez da hitz egokia, baina tira, naturaren aurkakoa dela esateak ez nau asetzen. Donostiak daukan xarma Bilbozaleei kutsatu nahian ibili naiz beti, honek badaukalako beste txokoek ez duten kolore, usain edo zerbait berezi bat, baita futbolean aritzen diren (ziren) talde miresgarri bat, baina oraingo honetan bizkarra eman digu gutako askori. Ez naiz errealaren denboraldi madarikatuagatik arituko, ez. Orain Eibarko futbol taldeak hunkitzen bainau. Behean, baina gorantz begir...
Denboraren orratza galdu, egutegiaren orriak nahaspilatu zaizkigu. Mundua ez da gelditu baina gutako askorentzat egun hauek semaforo gorriak euripean itxarotea bezain luzeak egin zaizkigu. Luzeak eta arraroak...Baina "Rutina" deitzen diogun horri ere pixkanaka ateak irekitzen joan beharko gara, orain inoiz baino arrazoi handiago bat daukagulako maitasunez, alaitasunez, itxaropentsu...aurrera egiteko. Hondoak jota, ordu amaigabe hauek batera pasa ditugun guztiontzat, guk benetan dakigun bezala, bat eginda egon garelako, animo, ind...
Egoera berean aurkitzen zen lagun batek, beste lagun bati eskainitako abestixa da hau, badakit erdaraz dauela baina tira, momentu hauetan horrelako hitzak, txinoz be ulertu eta sentitzeko gai gara:Dios un dia envio a la tierraa una de sus mas bellas estrellasun angel que supiera ser feliz,un angelito capaz de sonreiry asi fue komo llegaste aquíintentando siempre hacer reirenamorando con pura virtudpermanecer siempre en juventudy tu labor aqui fue la invitar a viviry agradecer cada virtud que existe en micada canción, cada caricia y emocióncada te quiero cada soplo de vientocada momento...pr...
Ustekabe Fanfarreak, Maitaneri oparitu dion bertsua da honako hau:Beti alaitsu ibiltzen zinen,zenbat poz zenbat algara.Zure irribarre, zure umorehorrekin gelditzen gara.Adiorik ez, gero arte baizikbizitzaren legea da.Inor ez dadila ikara,negarrikan baldin bada,bota lasai mara-mara.Azken gauza bat aipatzea falta,bestea esanda dago jada.Maitane betirako gogoan,gure bihotzetan zara mila esker.
Kezka Dantza Taldearen izenean, Ane Sarasketak ...etakitto!ra bidalitako gutuna. Hemendik, kuadrilla osuan partez, mila esker. Txiki-txiki bat.Badira lagunak bere izate hutsarekin bete-bete egiten gaituztenak; begirada eder batekin besteen eguna pozten dakitenak; irribarre alai batekin dena adierazteko gai direnak. Hala jartzen gintuen martxan Martxanek, dantza gelan sartzen zen bakoitzean. Hori zinen zu. Gure bihotzak bahitu dituzu Maitane eta zurekin eraman. Baina guk ez zaitugu hain erraz joaten utziko. Eta zurekin jarraituko dugu dantzan, elkarrekin. Agur txiki bat bakarrik. Txiki-txiki...
Azken denboraldian bizipoza kutsatu digun horrek goizaldean utzi gaitu, hau ez zen gautxoria ez, goizean goiz bere kabiko ateak irekitzen zuten horietakoa zen... irribarre bat oparituz, bizitzeko adorea isuriz, horrela gogoratuko zaitugu, gogorra izan zarela badakigu, baina gogorragoak eraman zaitu, laster arte Maitane!Bizipozez beteta esnatzen den txoritxo kantarienari,eskerrik beroena ematea besterik ez zaigu geratzen;Maitasunez, alaitasunez, itxaropentsu....zuk irakatsi zenigun bezala.Zure irribarrerik goxoena gogoratzeak,aurrera jarraitzeko kemena emango digulako;Bide luze honetan,...
Hotzez, ixilik, dardaraka, arnasestuka...horrela geratu naiz, mutu baina indartsu, adore betez eta itxaropenez, Kaña Ganbapower!paatxo haundi bat.
El objeto de esta misiva es la de reivindicar una generación, lamía, la de todos aquellos que nacimos en los 80 (un par de añosarriba, años abajo), la de los que estamos currando de algo quenuestros padres ni podían soñar, la de los que vemos que el pisoque compraron nuestros padres ahora vale 20 o 30 veces más, lade los que estaremos pagando nuestra vivienda hasta los 50 años. Nosotros no estuvimos en la Guerra Civil, ni en mayo del 68, nicorrimos delante de los grises, no votamos la Constitución ynuestra memoria histórica comienza con las olimpiadas del 92.Aunque no nacimos enuna dic...
Blogeko BiZiPoZa mantentzian errezeta emanda dauela uste dot, bai, zuen erantzunak dira bIzIpOz horri * izartxua ipintzen diena. Ea ez dira gutxi, urriaren 4tik hona, 90 erantzun! Harro sentitzen naiz, orain dala pare bat hillabete ez neban sutan eskua jarriko eta, honek martxan segitxuko zebala esaten... Web 2.0 bukatu da, (eskerrik asko Joxe!) baina merezi dau aurrera juatiak eta honi gustillua hartuta, zuek ere bIzIpOzA kutsatzen segi, Malenek honekin jarrai dezan. Hurrengo rekuentua maiatz aldera eingot, erantzun gehixen idazten dest...
Aurkitxu bezain laster konturatu nintzan azkenian hori izango zala nik benetan bihar neban argazkixa. Oinarte reloziño bajua zekan argazki bat euki dot (...firefoxarekin irekiz gero oraindik argazki hori ikusten da). Kalian ezagutaraztera eraman nauen argazkixa. Baina oinguak, blog honen kaos edo bizi partikularra hobeto islatzen dabela uste dot. Ala ez? ze iruditzen? Hankazgora bezela, gabizelako muturrez aurrera, edo begixak itxitxa, atzeraka, hankakojuan....
"Altxor bat muturren aurrean eta ezin dut inolaz ere ulertu hitz batzuen esanahia, zer demontre izan daitekeen aurrerakuntza eta progresua" Su ta Gar
Lastima da baina ez dizut sinesten jajaja. Itzuliko zara. Geroarte!