amets goxoen bila

hankazgora 1456135258954 * BIZIPoZ KuTSAKOrrA | 2007-02-06 01:06
1

    ...Ahaztekoa den egun batean gauza antinatural bat gertatu da Donostia inguruan. Badakit, antinaturala ez da hitz egokia, baina tira, naturaren aurkakoa dela esateak ez nau asetzen.
Donostiak daukan xarma Bilbozaleei kutsatu nahian ibili naiz beti, honek badaukalako beste txokoek ez duten kolore, usain edo zerbait berezi bat, baita futbolean aritzen diren (ziren) talde miresgarri bat, baina oraingo honetan bizkarra eman digu gutako askori. Ez naiz errealaren denboraldi madarikatuagatik arituko, ez. Orain Eibarko futbol taldeak hunkitzen bainau. Behean, baina gorantz begira, izar bat ukitu eta honen indarraz oraindik gorago igotzeko itxaropena baitugu.(...)

    Donostiak badauka goialdean infernu txikitxo bat, infernua diot, orain beste hitz egokiagorik aurkitzen ez dudalako; Baina badago infernuaren bihotzean ere, paradisuarentzako lekutxo bat gordeta, hor haur asko munduratzen baitira...baina orain amorruaren menpe bizi naiz eta  hauen eta ingurukoen baimenarekin, barkatu, baina injustiziaren iturria ere, hor kokatzen dut.
    Donostiaren perfekzioaren postalaren atzean, hau, (gainontzeko leku gehienak bezalaxe) gauza onaz eta ez hain onaz osatuta dago: etxe politez ( orain gazteontzako ametsetan bakarrik eros ditzakegun etxeak), etxeak osatzen duten familiez ( hura edo besteagatik askotan apurtzen diren "pertsona" multzoaz), pertsonaz, (jende batzuen artean, jende izateaz gain, pertsona izatera ausartzen diren gutxi batzuk), eta pertsona batzuen barnean, lekurik ñimiñoenean, kalefakzio zentralarekin, goxo-goxo dauden beste horiek daude, eta hauentzat postalen atzean ezkutatzen den mundu hau.

    Hauegatik bada ere, aurrera egin behar, daukagunarekin konformatu eta hobea bilatzen saiatzen garen guztiontzat da gaurko idatzia, zorionez eta ilusioz lepo beteta datozen hauentzat, postaletan bezalakoa den mundu eder bat izan dezaten borroka egin behar dugu! mereziko du eta.

    ...Ahaztekoak diren, eta inoiz ahaztu ezingo dudan egun hura bezalakoek oihuka eskatzen diote egunotan lo gutxi egiten duen kontzientzia bati, aurrera, zerbait hobearen bila abiatzeko txartela bila dezan, eta aurkitu, eta gozatu...Maitanek irakatsi zigun bezala, maitasunez, alaitasunez, itxaropentsu...izate huts batek, askotan, hori eta beste hainbeste eskaini dezakeela frogatu digulako.

    Animo eta ( _ _ _ _ _ _ _ _ ) lagun, ixilik baina fidel hor egotearren. Muxu bat.

ane

ane 2007-02-06 19:10 #1

<p>Aupa Malen!</p>

<p>Maitanek zein zabal hartzen zuen mundua. Donostian gaizki bukatu zuen arren, han ere pozik ibiliko zen bestelako egunetan; lagunekin, parrandan edo hondartzan. Eibarren hala ibiltzen zelako. Baita Bilbon ere; San Mamesen batik bat. Athletic-eko buffa buruan, Athletic-eko kamiseta soinean eta malla beltzak zituela gogoratzen dut, dantzan.(Katxi bat eskuan zuela ere gogoratzen dut batzuetan) ;-)</p>

<p>Asko eman zigun, asko utzi digu eta asko ari zaigu ematen oraindik. Niri bai behinik behin. Bere inguruko lagunak utzi dizkigu eta ez da gutxi. Animo zuek ere. Laztan potolo bat, ganba eta guzti. Eta eskerrik asko zuri ere Malen. Muaka.&nbsp;</p>


Utzi iruzkina: