* BIZIPoZ KuTSAKOrrA

...ganbismoa&ganberrismoa!

Aurten urtero ez bezala, ohikoa baino lehenago ospatuko dugu Euskal Jaia Eibarren. Hauteskundeak direla eta, astebete aurreratu dira normalean maiatzeko azken asteburuan ospatzen diren ekintzak.Dantza baino askoz ere gauza gehiago antolatzen dira astebukaera guztian zehar. Benito Lertxundiren Kolisekoko kontzertua, Untzaga plazako kantu-afaria, herri kirolak etab. Baina esan bezala aurtengo ekitaldietan  makila-dantzak izango dira protagonista nagusi. Aurreko urtean hainbat txokotako ezpata dantzak izan ziren bezalaxe, aurten Cortes, Otsagabia, Errioxako San Asensio, Elgoibarko Haritz,...


"...Cualquier tiempo pasado es mejor"


    Letrak elkartu eta itun bat sinatu zutela ematen zuen, amorrua eta haserrearen bazkide balira bezala, pozoitutako hitz batzuk osatu eta ikaragarrizko ziztadak bota zituen jada goibelduta zegoen arima batean.    Usain eta zapore gabeko esaldi gordin horiek Marta baino gogorragoak ziren antza, belarriek ere kotoizko abesti eta doinu horien artean, infernuko zaratei eta burrunbada hotsei ongietorria eman zien. Benetako Tristura eta Pena. Hori zer zen jakitea lehen pertsonan egokitu zitzaion. Magikoa zirudien gauaren argia itzali egin zen.    Bai...


Oraingoan proposamen eske natorkizue...2 000 bisitatik gora izan ditut oso denbora laburrean eta pozarren... eskerrik asko guztioi noizean behin hemendik pasatzearren!Denbora dexente pasa da Iñigo Retegiri lehen elkarrizketa egin genionetik. Aitor Gorosabelen elkarrizketa katxondoa ere hainbatek entzun dute. Hirugarren elkarrizketatu posible bat badaukagu, baina agian, norbaitek eibartar konkretu baten elkarrizketa entzun nahiko balu, izena esan eta guk gure esku dagoen guztia egingo dugu lortzeko; zer iruditzen?aldez aurretik, mila esker!


    ...8rak baino pixka bat beranduago ekin genion bidaiari. Autobusean maletak eta materiala kargatu bezain pronto, Elgoibarrera bidean joan ginen, pozez, gogotsu, hainbeste ordu pasako genituen autobusean eroso ipintzen saiatuz...    Bi geldiunerekin nahikoa izan genuen, gure maskuriek eta Izar eta Aiert txikiak ere notarekin gainditu zuten 9 orduko bidaia luzea. Bitartean musika, pelikulak, siesta eta jokoak izan genituen lagun. Pasapalabra-kin  RAEren lehiakide berri bilakatu ginen (impoluto, dícese de la persona que no tiene barba todavía...). &n...


LOTURAK

hankazgora 1456135258954 * BIZIPoZ KuTSAKOrrA | 2007-05-02 18:51

Loturak                                                (DV, 2007-05-05-02) Komunikazioa ona da, baina loturak sortzen ditu, eta loturek askatasuna kentzen dute. Interneti esker jende askok hartu du lagunekin hartu emanak izateko ohitura. Garai batean eskuz idatzitako gutunek betetzen zuten tokia hartu du sareak, eta askoz modu azkar eta merkeagoan. Korreo elek...


bi gau

7
hankazgora 1456135258954 * BIZIPoZ KuTSAKOrrA | 2007-04-26 16:57

Txikitan Olentzero noiz etorriko zain, urtebetetze eguna itxaroten, oporretan joateko irrikatzen...egunak beharrean, gauak kontatzeko ohitura nuen. Ez dakit haur askok berdin galdetuko duten...baina nik behintzat "ama, zenbat gaba falta dira Olentzero etortzeko?" horrela, lo-en arabera egiten nituen kontuak.Orain minutu batzuk amaitu dugu aurtengo 2. lauhilabeteko azken azterketa (iuju!), pilak deskargatzen hasiak ziren baina dagoeneko berriz martxan hasi behar...Bi lo egin eta bagoaz, bagoaz Txeste aldera, oraingoan dantzara joango gara, ez ametsetara...Berotu motorrak!


    Erlojurik ez izatearen abantailarik handiena ez dut aurkitu oraindik; baina bada garaia bi orratz hoien kartzelatik atera nintzenetik, ez zen borondatez egindakoa izan, baina momentuz ez dut falta bota eskumuturra, burua eta bihotza bahitzen dituen erlojua.    Beste hainbeste izango dira abantailarik aurkitu ez diedan gauzak, beste hainbeste izango dira abantaila izugarriak aurkitu dizkiedan balio gabeko tresnak...    Baina gabezia eta gehiegikeriaren arteko balantzak oreka bat bilatu du azken hilabetean, ez dira udaberriko lore topikoak izan...


        Realaren egoeraren iluntasunean argia ematen zuen bakarrenetarikoa zen. Benetako txuriurdinekiko sentimendua zer  zen ahaztu egin zaigun denboraldi honetan, bera izan ohi zen zale guztioi esperantza apurtxo bat eskaintzen ziguna. Gutxi falta da amaitzeko; erraz esaten da okerrena ere barneratuta daukagula...bien bitartean geratzen zaiguna aprobetxatu beharko dugu, Mikel Aranbururekin beti ere, errealeko perla diztiratsuenarekin.


    Norbera bere herrixaren parte sentitzia gauza naturala da, baiña batzuk beste batzuk baiño lotura haundixagua dake euren sorterrixarekin eta, herrittik kanpo edo herrixan bertan, euren herriko "enbajadore" sentitzen dira sarrittan. Halanda be, hamaika arrazoi bittarte, batzuetan norbera nungua dan esatiak be lotsia emoten detse batzueri, herrixaren izena zelan erabili daben ikusitta. Holako zeozer pasau zan Lepe (Huelva) herrikuekin, euren izena txistietan horrenbeste erabiltzen hasi ziranian.    Anekdotak anekdota, gauza serixuaguak be pasatzen dira herrix...


hankazgora 1456135258954

"Altxor bat muturren aurrean eta ezin dut inolaz ere ulertu hitz batzuen esanahia, zer demontre izan daitekeen aurrerakuntza eta progresua" Su ta Gar