theindezents, alias, inspirazio iturria...ggg

hankazgora 1456135258954 * BIZIPoZ KuTSAKOrrA | 2007-05-07 00:44
1

    Letrak elkartu eta itun bat sinatu zutela ematen zuen, amorrua eta haserrearen bazkide balira bezala, pozoitutako hitz batzuk osatu eta ikaragarrizko ziztadak bota zituen jada goibelduta zegoen arima batean.

    Usain eta zapore gabeko esaldi gordin horiek Marta baino gogorragoak ziren antza, belarriek ere kotoizko abesti eta doinu horien artean, infernuko zaratei eta burrunbada hotsei ongietorria eman zien. Benetako Tristura eta Pena. Hori zer zen jakitea lehen pertsonan egokitu zitzaion. Magikoa zirudien gauaren argia itzali egin zen.

    Baina berak han jarraitu zuela esan zioten Martari lagunek. Bihotza lurrera erori bezain pronto, buruak ere konortea galdu eta ziplo erori baitzen. Jaramonik egiten ez zioten sentsazioa zeukaten neskatxaren lagunek. Gainera, ospitaleko gelak ez dira onenak izaten solasean aritzeko...



indezent

indezent 2007-05-07 09:21 #1

<p>Testu ederra Malen. Pozten naiz nire atsekabean inspiratua egoteaz ;). Eskarrikasko</p>


Utzi iruzkina: