ehun fin de G mana, volveremoh...
...8rak baino pixka bat beranduago ekin genion bidaiari. Autobusean maletak eta materiala kargatu bezain pronto, Elgoibarrera bidean joan ginen, pozez, gogotsu, hainbeste ordu pasako genituen autobusean eroso ipintzen saiatuz...
Bi geldiunerekin nahikoa izan genuen, gure maskuriek eta Izar eta Aiert txikiak ere notarekin gainditu zuten 9 orduko bidaia luzea. Bitartean musika, pelikulak, siesta eta jokoak izan genituen lagun. Pasapalabra-kin RAEren lehiakide berri bilakatu ginen (impoluto, dícese de la persona que no tiene barba todavía...).
Eguraldia ez genuen oso lagun baina biziko ginen lekuan lurra zapaldu bezain laster beste giro hobe bat aurkitu genuen. Hezkuntza Esparru (complejazo educativo nik uste) batean egingo genuen lo. Zer da hori! dimentsioak nolakoak ziren azaltzea ez da erraza, zin dagizuet, zuen imaginaziotik haratago doana baino askoz ere erraldoiagoa da...Zelai berdez, txori kaiolaz, eta auskalo zenbat eraikinez osatutako herri "fantasma" antzekoa.
Larunbateko gaua bertan pasa genuen, Chestera jaisteko asmoak baziren, juergarako gogoa nabaria zen, baina taxiekin oso zaila izango genuenez, zerbeza batzuk (dexente, gu denok pozteko), oraingoan ere jolasak (beste era batekoak, ez gaizki pentsatu:P) eta baloi batekin, euripean, abenturak, eta kalenturak.
Ordu txikiak ziren eta ideia onik ez buruan, ez genuen asmatu, gure gaiztakeria intentzio huts batean geratu zen..eskerrak! Txoferraren gelarekin nahastu genuen gure biktima izango zen horren logela!
Igande goizean, Valentziara abiatu ginen, batzuk Chesteko La Lira musika bandaren kontzertua ikusi zuten, beste batzuk hirian zehar buelta bat ematera joan ginen; bazkaltzeko, paella.
Arratsaldean joan ginen lehen aldiz herrira, Chestera, non egin behar genuen dantza ikusi ondoren, bertako kaleetan zehar ibili ginen, Aviles-ko gaiteroen kontzertutik libratu nahian.
Iluntzean telebistarekin genuen zita. San Mamesen zein giro zegoen ikusi beharra zegoen, telebistari lehen begirada bota orduko etorri zen lehen zaplastekoa, minutu gutxi pasatu ziren Real Madrilek lehen gola sartu zuenerako. Gero beste hiru etorri ziren...
Baina horrek ez zigun festarako gogoa uxatu. El Palomar deituriko taberna batean eseri ginen eta bertan egon ginen ordu txikiak arte, berriketan, dardoak botatzen (edo saiatzen)...ia eguna argitu arte.
Igande goizean goiz, gosaldu bezain pronto joan ginen berriz hirira, oraingoan gida baten laguntzaz, bertako lekurik garrantzitsuenak ikusi genituen: hamaika eraikin garrantzitsu, America´s Cup, eta Ciudad de las Artes y las Ciencias berria. Ikusgarria benetan, eta ikusgarria dantzarion egoera. (...)
Dantzara joan ginela ia ahaztuta genuen arren, Chesteko plaza guztia zutik jarri zen gure ordubete pasatxoko ekitaldia amaitu ondoren, dotore geratu ginelakoan nago.
Oraindik motorrik geratzen zitzaigun edo ez baldin bada norbaiten galdera, bai da erantzuna. Berriz ere aurreko eguneko tabernara jaitsi ginen, Txesteko bidaiari amaiera borobila emateko.
Amaierak nire kasuan ronbo edo hiruki itxura hartu zuen, baina katarroa botika batekin sendatzen da. Egun horiek bizitzeko berriz ezin jaraberik hartu. Ohitura den bezala, argazki eta sagardo artean, Naranjen lurraldeko egunak gogoratuko ditugu afari eder batekin!
...Txestera bueltatzeko gonbitea ere luzatu ziguten, zer gehiago eska dezakegu? eskerrik asko, Peix!
Iruzkinak
ane 2007-05-04 12:56 #1
Kaixo wapa!
Polita kronika! baina batik bat paraninfoko argazkia. ;-)
Hurrengoan neu ere joan beharko naiz.

ane 2007-05-04 12:57 #2
Kaixo wapa!
Polita kronika! baina batik bat paraninfoko argazkia. ;-)
Hurrengoan neu ere joan beharko naiz.

Utzi iruzkina: