Ametsak dantzekin konparatu ditzakegu goxo-goxo eramaten gaituzte mundu eder batetara edo bat-batean bikote trakets bat bailitzan zapaldu, min hartu eta esnatu egiten gaituzte. Hala ere, nik dantza ederrak direla pentsatu nahi dut, nahiz eta batzuetan kanta honek dioen bezala maitasunaren amaierara ematen gaituzten. Kontaezinak dira nik kantu eder hau entzuten lo hartu nituen aldiak, baina bere edertasuna ukaezina da. Hori dela eta gaur bi bertsio zuentzat, zuena aukeratu dezazuen. Betikoa eta nere txikitako ametsak bermatzen zituena: Gaur Donostian entzun dezakegun Madeleine Peyrou...


Pasa den astean zehar musikoterapiak liburuetan azpimarratu dituen garai bateko klasikoak azaldu dizkizuegu. Gaur pauso bat haratago emanik erlaxatzeko musika proposamen pertsonal batekin nator. Gaur egungo musika klasikoaren arrakasta handienetako bat: LUDOVICO EINAUDI. Begiak itxi eta bere pianoak "zintzotasuna eta elegantzia" adierazten duten minimalismora eramaten gaitu. Pena merezi du italiar honen musikan barneratzeak... Masai


 Dantza, musika, abestia, garrasia, kolorea, erritmoa, mozorroa ...  gizakiaren, beraren, natura basati eta antzinakoenaren ardatz dira.Bizitzaren erritmo bera, bere mintzoa, bihotzaren taupada, hotsa, ikara.Pasio, eta su horrek, bizi gaitu.Herioren erresuma, isiltasunarena da.   Tamahaken festa Malin


Azatzak 29: dantzan

1
garaigoikoa 1456132721854 Garaigoikoa | 2012-01-12 17:52

29 azatz dagoeneko. Hasieran zerrenda luzea egin nuen eta hortik tiraka ibili naiz orain arte. Eta hasieratik zerrenda horretan zegoen dantzan.com. Baina … azatza heldu denerako webgunea itxita (hobe esanda, eguneratu barik) dago. Baina erabaki dut aurrera jarraitzea, oraindik orain webguneak egindako bidea eredugarria izan delako (eta espero dezagun hemendik aurrera ere eredugarria izaten jarrai dezan).Eguneratuta: urriaren 1etik aurrera, berriro martxan. Zorionak!10 urtez dantzan jarri gaituzte, sarean dantzan jarri gero plazetan dantza egiteko. Tradizioa eta gauza berriei irekia,...


Hilabete honetan bete ditu dantzan.comek hamar urte. Esan beharrik ez dago, Euskal Herriko dantzarientzako ezinbesteko informazio-iturria dela eta, hamarkada bateko ibilbidean, albiste-emaile, gordailu, edo iritziak emateko eta konpartitzeko gunea izan da, besteak beste.Normalizazioa ahotan dugun garai honetan, normaltzat hartzen ditugu mota guztietako wegbuneak. Beste modu batera esanda, Internet gure bizitzan txertatu da urte gutxiko epean, eta telefonoa edo presio-eltzea bezain beharrezkoa iruditzen zaigu. Baina hamar urte atzera eginda, gutxik aurreikusi zezaketen zein bilakaer...


Badira urte batzuk Udaberriko Dantza Jaialdia ospatzen ez zela Irurtzunen. Orritz Dantza Taldeak antolatuta eta Irurtzungo udalaren laguntzarekin, aurten kanpoko 2 talde eta Orritz anfitrioiaren artean Dantza Jaialdi koloretsua eskainiko dute datorren astean, Martxoak 26ean Irurtzungo Frontoi estalian arratsaldeko 20:00etan. Sarrera dohainik da eta ASTURIASko Lugonesetik etorritako LA SIDRIÑA taldeak, BEASAINgo AURTZAKA Dantza taldea eta ORRITZek ordu beteko Dantza saioa beteko dute. Elkartruke folklorikoa da eta horregatik eta eguraldiak laguntzen badu, 19:00etan Kalejira bat egingo dute ...


ADI zubietarrok, egun gutxi dugu zarauztarrek bota diguten erronkari heltzeko. Martxoaren 20an baietz 2000 lagun Zubietan elkartu erraustegiaren kontra dantza egiteko! Zarauztarrek musika eta koreografia prestatu dute, orain guk ikasi egin behar... Entseguak egiten ari gara astelehenero 17:00etan (eskola txikoko gurasook antolatuta) eta ostiralero 19:30ean, frontoian edo Kaxkapen. Zatoz eta ekarri lagunak, lankideak, ikasleak, dantzazaleak! Hartu nahi dugu arnas...Entseguak intimitatean egin nahi badituzu, tori bideoa:


Olentzero zaleen elkartea antolaturik, heldu den larunbatean, abenduak 18, arratseko 6.30ean eta San Frantzisko plazan dantza eta kantu jaialdia izanen da.Hasieran haurrak izanen dira protagonistak eta gero helduok hartuko dugu lekukoa.Etor zaitezte gurekin ospatzera!!!!!


Diapositiba 1 .O {font-size:149%;} Plazako dantzak, fandangoa, arin-arina, soka-dantza… ORDUTEGIA: -ostiralero, 18:15-19:15 IRAUPENA: -martxoaren 6tik ekainaren 26ra NON: frontoi atzeko lokalean (proposatu lokal honentzako izena eta irabazi afaria) IRAKASLEA: Sara Azkarate Otsailaren 27an taldea antolatzeko bilera egingo dugu.


Apuntatzeko: Urriak 31, Larunbata; 17:00etan Kutxa Plazan


Astelehenero euskal dantzak ikasteko aukera duzu Sukabi Gazte Lokalean. Hurbildu gurera, dantza egin eta gozatu!  Informazio gehiago eta kontaktua: sukabi@topagune.com


ERNIOko domeketako erromeriara IRAILAK 28an. Goizeko 09:00etan,  Olaia aurretik. Kotxeetan joateko aukera egongo da, Andazarrateraino (AIA). Handik ibilbide erreza Zelatungo lepora (txaboletaraino).


                                                              Oroitzen                                    begi...


dantza

zerrat 1456153963084 zerrat | 2008-03-07 14:11

hemen gaude markes eta ni tontoana egiten gure lehengo lokalean.


Euskal Herriko folklorearen barruan hainbat arlo ezberdin ditugun arren, euskal dantzak dira gure kulturaren adierazle garrantzitsuenetarikoa. Herri honetan hainbat dantza talde ezberdin daude, ezagunenetariko bat Algara dugu. Dantza talde hau beste dantza talde batetik zetozen hamabost bat lagunen batzearen ondorioz sortu zen Gasteizen, 2000. urtean. Dantza talde berri bat sortzea zen gazte guzti hauen amets bakarra. Dagoeneko 30 dantzarik ez ezik, txistulari, gaitero eta trikitilari talde batek ere osatzen dute. Euskal ohiturak gure lurraldean eta baita atzerrian ere z...


Ostegun honetan, arratsaldeko zortziretan, euskal dantza ikastaroa abian izango da. Astero, euskal dantzik ezagunenak urratsez-urrats jorratuko dituzte Itziar andereñoaren esanetara. Birpasaren indarrez, jai herrikoietan euskal dantzarien partaidetza sustatuko duen ikastaroa dugu honakoa hau. Izan zaitez jai giro honen partaide, bildu talde aberasgarri honen baitan! Asterik aste dantzarien zerrenda gorantza doa, aitzitik, zu zaitugu faltan!  


Gaur, hilak 23, dantza ikastaroaren inguruko asanblada burutu izan da Sukabi Gazte Lokalean . Bertan bildu direnen ebatziaren arabera, ostegunero dantza saioa izango da zortziretatik bederatzi t'erdiak bitartean (20:00-21:30). Oraindik ere euskal dantzari bilakatzeko aukera duzu, garaiz zabiltza!  Ikastaroan izena eman nahi izanez gero, Sukabitik pasa zein sukabi@topagune.com emailura idatzi baino ez daukazu.  


Zuentzako!                        Merçi!!                                               Huge KiSS!!! 2007ko maiatza, reflexio eta hauteskunde asteburuaren alternatiba


Hona hemen aurtengo neguan atera nuen argazki bilduma txikitxo bat. Hasiera batean beste lan baterako erabili behar nituen argazkiak dira hauek, azkenean lan hori burutzera iritsi ez ginenez, denak bildu eta ordenagailuko memorian usteldu ez daitezen, bideotxo hau egin dut; gustua hartzen ari natzaio...Kezka Dantza Taldeko dantzarion oinak dira.


Kaixo!!! Orain dela bi asteburu, hilak 12 konkretuki, Breakonstage kale kulturen jaialdiaren 6.edizioa ospatu egin zen Bilbon. Gazte eta nagusiek gozatu ederra hartu genuen gau osoan zehar. La Casilla kiroldegia jendez bete zen. Hiru mila pertsona sartu ziren eta sarrerak, aurten ere, agortu egin ziren. Break dance-a alde batera utzita Rope-Jump, Street Ball, Tote King-en kontzertua, Beatbox-a... bizi izan genuen. Kristorengo edizioa izan da aurtengoa. EmAiTzAk: 1.SARIA: B-town all stars_Berlin 2.SARIA: Fallen angels_Bartzelona 3.SARIA: Alliance_Frantzia    http:...


Beno, aurrekoan Pirmin Treku-ren laguntzaz allposters-etik abiatu, eta ingalaterratik pasa ondoren Zarautza iritsi ginen bezala, gaur, urrunerago eramango gaituen antzeko bidaia bat proposatu nahi dizuet, aurrekoarekin erlazionatua gainera. Izan ere, zarauztar dantzariaren arrakastaz beteriko 13 urte horien arduradunetako baten inguruan ere badago zer esan.Trecu, dantzan hasi bazen eta ospea lortu bazuen, bere gogo eta indarrari esker izan zen ezbairik gabe, baina baita ein handi batetan, maistra izan zuen Ninette de Valois-i esker ere. 16 urterekinNinette de Valois, urtetan Diaghilev ospet...


Beti interesatu izan zait euskaldunok kanpoan dugun irudia zein den ezagutzea. Kanpotarrek “Euskadi” eta “euskaldunok” nola ikusten ote gaituzten. Zer egin ez dakidala nagoen askotan ekiten diot interneten “basque” jarri eta xelebrekeriak bilatzeari. AllPosters-en “basque” ipini ezkero adibidez, azpiko argazkia topatzen da, kontxako barandila eta bestelakoen artean.Argazkiaren izena hau da:Basque Refugee Children from Bilbao Crowd the Deck of the Barcelona Liner HabanaEta berarekin datorren testua berriz:"Basque refugee children from Bilbao crowd the deck of the Barcelona liner Habana as it...


Aurten urtero ez bezala, ohikoa baino lehenago ospatuko dugu Euskal Jaia Eibarren. Hauteskundeak direla eta, astebete aurreratu dira normalean maiatzeko azken asteburuan ospatzen diren ekintzak.Dantza baino askoz ere gauza gehiago antolatzen dira astebukaera guztian zehar. Benito Lertxundiren Kolisekoko kontzertua, Untzaga plazako kantu-afaria, herri kirolak etab. Baina esan bezala aurtengo ekitaldietan  makila-dantzak izango dira protagonista nagusi. Aurreko urtean hainbat txokotako ezpata dantzak izan ziren bezalaxe, aurten Cortes, Otsagabia, Errioxako San Asensio, Elgoibarko Haritz,...


    ...8rak baino pixka bat beranduago ekin genion bidaiari. Autobusean maletak eta materiala kargatu bezain pronto, Elgoibarrera bidean joan ginen, pozez, gogotsu, hainbeste ordu pasako genituen autobusean eroso ipintzen saiatuz...    Bi geldiunerekin nahikoa izan genuen, gure maskuriek eta Izar eta Aiert txikiak ere notarekin gainditu zuten 9 orduko bidaia luzea. Bitartean musika, pelikulak, siesta eta jokoak izan genituen lagun. Pasapalabra-kin  RAEren lehiakide berri bilakatu ginen (impoluto, dícese de la persona que no tiene barba todavía...). &n...


    Ohikoa ez den garai batean egiten ari gara unibertsitateko lehen mailako azterketak. Mendeberri proiektua dela eta, maiatza eta ekainean taldeka hauteskundeei buruzko lan bat egin beharko dugulako.    Denbora da ez dudala niretzat egun batzuk hartu eta ospa egiten. Eibarrekin liluratuta nagoela beti errepikatzen dut, baina askotan komeni izaten da egun batzuez bada ere alde egitea.    Gabonak "ikasten" pasa genituen, skirik gabeko negu luzea pasa dugu, luzea eta zaila, gogorra...aste santuan, gure parrandatxoak bota ditugun arren (eskerrak ha...