Euskal folklorearen bultzatzaile bat
Euskal Herriko folklorearen barruan hainbat arlo ezberdin ditugun arren, euskal dantzak dira gure kulturaren adierazle garrantzitsuenetarikoa.
Herri honetan hainbat dantza talde ezberdin daude, ezagunenetariko bat Algara dugu. Dantza talde hau beste dantza talde batetik zetozen hamabost bat lagunen batzearen ondorioz sortu zen Gasteizen, 2000. urtean.
Dantza talde berri bat sortzea zen gazte guzti hauen amets bakarra. Dagoeneko 30 dantzarik ez ezik, txistulari, gaitero eta trikitilari talde batek ere osatzen dute. Euskal ohiturak gure lurraldean eta baita atzerrian ere zabaltzeko helburua zuen talde honek, eta jada hau lortu izan du. Ekitaldi bereziak antolatu baditu ere, talde honen lorpenik garrantzitsuena 2006.urtearen abuztuan Hungriako nazioarte ekitaldean partu hartu izana da.
Egun, partaide guztion ahalegin eta gogoei esker, Algara dantza taldea euskal dantza talde hoberenen artean topa dezakegu Arabako folklorearen barnean. Talde honek aurrera egiten jarraitzen du. Gero eta lorpen eta kurrikulum handiagoa lortzen ari da. Orain arte egin duen bezala, Euskal folklorea sustatzen jarraitzen badu, oso urrun helduko da. Dantza munduko korronte artistiko berrien bitartez koreografia berriak sortzeko ahalmena eta griƱa badituela erakutsi baitu. Modu honetan, bata bestearengatik banandurik dauden bi munduren batura erdietsi du, modernoa eta tradizionalarena. |
Iruzkinak
Utzi iruzkina: