ALGARA KUADRILLA

amarillolimon 1456130733833 amarillolimon | 2008-02-29 14:25

Argazki honetan Gasteizko dantza talde honen partaide batzuk agertzen gara. Aguraingo jaietan emanaldi baten ostean ateratako argazkia dugu. Esan bezala, batzuk baino ez dira agertzen, talde erdia baino gehiago falta da. 


Euskal Herriko folklorearen barruan hainbat arlo ezberdin ditugun arren, euskal dantzak dira gure kulturaren adierazle garrantzitsuenetarikoa. Herri honetan hainbat dantza talde ezberdin daude, ezagunenetariko bat Algara dugu. Dantza talde hau beste dantza talde batetik zetozen hamabost bat lagunen batzearen ondorioz sortu zen Gasteizen, 2000. urtean. Dantza talde berri bat sortzea zen gazte guzti hauen amets bakarra. Dagoeneko 30 dantzarik ez ezik, txistulari, gaitero eta trikitilari talde batek ere osatzen dute. Euskal ohiturak gure lurraldean eta baita atzerrian ere z...