ORRITZEN UDABERRIKO DANTZA JAIALDIA

irurtzunarakilgoahotsa 1456148031716 IRURTZUN-ARAKILGO AHOTSA | 2011-03-24 01:52

Badira urte batzuk Udaberriko Dantza Jaialdia ospatzen ez zela Irurtzunen. Orritz Dantza Taldeak antolatuta eta Irurtzungo udalaren laguntzarekin, aurten kanpoko 2 talde eta Orritz anfitrioiaren artean Dantza Jaialdi koloretsua eskainiko dute datorren astean, Martxoak 26ean Irurtzungo Frontoi estalian arratsaldeko 20:00etan. Sarrera dohainik da eta ASTURIASko Lugonesetik etorritako LA SIDRIÑA taldeak, BEASAINgo AURTZAKA Dantza taldea eta ORRITZek ordu beteko Dantza saioa beteko dute.

Elkartruke folklorikoa da eta horregatik eta eguraldiak laguntzen badu, 19:00etan Kalejira bat egingo dute talde guztiek herritik zehar bakoitza bere musika eta trajeekin. Gainera lanak ondo bukatu ondoren elkartutako talde guztiak elkarrekin afaldu eta gero FOLKLORE FESTA egingo da PIKUXAR Euskal Txokoan, DJ ELEPUNTO egonen da gaueko 00:30etatik aurrera.

Denak zaudete gonbidatuak ORRITZek ilusio haundiz antolatzen eta eskeintzen duen jaialdi honetara!!

Ah! Eta Asturiarrak ikusteko gogoekin geratzen denak aukera izango du Igandean ere, LAKUNTZAn dantzatuko baitute berriro 13:15etan Plazan.


Utzi iruzkina: