Badira urte batzuk Udaberriko Dantza Jaialdia ospatzen ez zela Irurtzunen. Orritz Dantza Taldeak antolatuta eta Irurtzungo udalaren laguntzarekin, aurten kanpoko 2 talde eta Orritz anfitrioiaren artean Dantza Jaialdi koloretsua eskainiko dute datorren astean, Martxoak 26ean Irurtzungo Frontoi estalian arratsaldeko 20:00etan. Sarrera dohainik da eta ASTURIASko Lugonesetik etorritako LA SIDRIÑA taldeak, BEASAINgo AURTZAKA Dantza taldea eta ORRITZek ordu beteko Dantza saioa beteko dute. Elkartruke folklorikoa da eta horregatik eta eguraldiak laguntzen badu, 19:00etan Kalejira bat egingo dute ...