http://issuu.com/borthuzai/docs/ntik_ngaiz/1
Kaixo aspaldikos,Agindutakoa zor, eta blog berri bat sortu dudala abisatzeko idazten dizuet.ntik_ngaiz du izena, eta ikusten duzuenez, izenez behintzat beste honen oso antzekoa izateko bokazioz sortua da. Ikusiko da :-)Blog honen sarreratxoan aipatzen dut izenaren jatorria:ntik, azken batean ene kontutxoetaz mintzatuko naizelako. Eta ngaiz, denetik aurkituko duzuela esatea ere gehiegitxo izango bada ere, buruz kontatzen hasita, 1, 2, 3, 4, 5... eta horrela 'n' gai behintzat bururatzen zaizkidalako.Besterik gabe, zuen zain geratzen naiz.Mila esker aldez aurretik,borthuzai.info
Krutwig- Laberinto = LAU BUR(U) INTHA- Akelarrea = Greziar Tragedia ?- Internazionalaren kolore Gorriaz eta Euskaldunok gure Historia propioa edukitzeak duen garrantziaz- Apollôn gure Culturaren Symboloa (F. Krutwig)- Diada Egunean Krutwig- Krutwig eta Errenazimenduko Pintura Italiarra eta Espainiarra- Denboraren ideia Euskaran, Fisika berrian eta Grekera Klasikoan- Euskara, Guantxea eta Grekera klasikoa- ROMA = ORMA- Euskaldunak, Eskoziarrak eta Masoiak- AZTEKA=AITZEKO OLMEKO=ORMEKO TOLTEKO=TUL-TIK-KO QUETZALKOATL=GEZALKOA- Iñigo Jones Arkitekto IngelesaOteiza- Malevich-Oteiza (I)- Picasso...
Aurreko igandean izan genituen Tolosako zezenplazan Jesulín, Cordobes eta Rivera Ordoñez toreroak. Ni, egia esan, ez nintzen herenegun arte enteratu ere egin, egun hartan ikusi bainuen kalean hori iragartzen zuen lehen kartela. Argi dago ez naizela giro taurinoetatik oso gertu ibiltzen :-)Jakina da bestalde, aintzinako kontuak direla zezenketak. Greziakoa baino lehenagokoa den Kretako Zibilizazio Minoikoan zezenketak ohikoak zirela jakina da esate baterako, eta Wikipediak ere hau guztia berresten digu. Kreta-ko Knossos-ko jauregiko fresko batetan jendea zezenen gaine...
Stanley Kubrick zuzendariaren Eyes Wide Shut filma ikusi duten denek, bertako György Ligeti-ren musika gogoan izango dutela ia ziur nago.Bere ia film guztietan erabili zuen Kubrick-ek Ligeti-ren musika zatiren bat (2001 filmean gainera baimenik gabe...)Entzun (eta ikusi) abesti zati hau, ziur ezagutzen duzuela:Abesti hori, Ligeti-ren Música Ricercata (1951-1953) obrako bigarren pieza da. Obra osoak 11 zati ditu.Lehenegoa La notarekin dago egina ia osoki, amaieran entzuten den Re nota bat ezik (hemen daukazue entzungai). Bigarrena, hiru notaz osatua dago, hirugarrena lauz ...Hamargarre...
Orain egun batzuk, bigarrengoz, zuei ere ziurrenik iritsiko zitzaizuen ”Fotos que hicieron historia” izeneko .doc bat jaso nuen mail bidez. Beno, egia esan lehenengoak izen hori zuen, baina bigarrena, “Fotos que hicieron historia. MUY BUENO” izenpean etorri zitzaidan. Eta noski, izen horrekin, ireki egin beharko! :-)Bertan, hamar argazki ospetsu datoz beraien esplikazio eta guzti, eta egian esan zer pentsatu ematen dute. Hauek dira bertako argazki batzuk: (datu eta azalpenak ez ditut ipini) Omay...
Beste behin ere aipatu nuen Filosofía del Arte Moderno liburutik Arthur C. Danto-ren beste zatitxo bat:(Danto-ren arabera, artelan hau mugarri zen mendebaldeko artean) Andy Warhol-en Brillo Box lana "La Caja de Brillo parece plantear una reivindicación revolucionaria y ridícula en la medida en que no pretende tanto derrumbar la sociedad de las obras de arte como ser reconocida por ella, y exige la misma posición que los objetos sublimes. Por un momento nos irritamos y suponemos que sería una humillación para el mundo del arte ceder a esta exigencia. Que un objeto tan mezquino y miserable se...
Gaur oso zoriontsu nago.Gainetik zama astun bat kendu banu bezala.Nire buruarekin lasai, zoriontsu (nahiko arrosko ere bai egia esan:-)Segundua - BigarrenaHorrela idatzita ez diosku ezer asko, baina begira gazteleraz, ingelesez, eta frantsesez adibidez:Segundo - SegundoSecond - SecondSeconde- SecondeBerdin berdinak dira!!Beti arritu izan nau "kointzidentzia" honek. Bigarrena eta Segundu hitzak berdina izateak. Baina zergatik? Zergatik galdetzen nion ene buruari sarritan. Segunduak ordularian Sete Gibe...
Ni, zuetako gehientxuenak bezalaxe, The Simpsons zale itsua naiz. Bertako txiste guztiak jakingo ditut honezkero, baina hala eta guztiz ere oraindik par egiten jarraitzen dut egunero beraiekin (beraietaz? gutaz?), badirudielako, Homer ez dela gogoratzen orain hiru hilabete ere hanka sartze bera egin zuela :-)Oso onak dira. Baina lehen denboraldiak soilik. Zuek ere antzemango zenutenez, badago hor jauzi kualitatibo bat seriearen umorean. Beti esan izan dut hori, azken kapituloei ez diedala batere grazirik hartzen. Izan ere, badut Simpsons-ak baino Futurama gustokoago duen lagun bat (bai,bai!...
Ezagutzen nautenek jakingo duten bezala, behin eta berriz, etengabe errepikatzen dudan esaldi horietako bat da honako hau:“Hezkuntza sisteman ez dago hezkuntzarik. Hezkuntza sistema, gainditu beharreko oztopoz osatua dago, ez hezkuntzaz"edo horrelako zerbait. Oztopoak noski, esaminak dira.Esaldi hau, nire ikasle bizipen pertsonaletan oinarritua dago “soilik”, eta ez inongo azterketa, edo irakasle esperientziatan… baina hala eta guztiz ere, erabat konbentzitua nago horretaz :-)Gogoan dut oraindik, orain urtebete edo, nire umetako ikastolako notak topatu nituenean hartu nuen ustekabea. OHOko ...