Gauza kuriosoa da dudarik gabe jendearen elkarren arteko antzekotasunarena. Guk gerorrek, munduko beste punta bateko pertsona baten antza izan dezakegu esate baterako. Askotan gertatzen da baita ere toki ezezagun batetara joan adibidez, eta ezagutzen dugun jendearen aurpegiak ikustea nonahi. Zihurrenik ezagutuko dituzue baita ere ohikoak bihurtu diren telebista saioetako “parecidos razonables” atalak: txakurrak jabeen antzaz, jende arrunta holywood-eko aktoreen berdin berdinak...Bai, kasualitateak azken batetan. Baina kuriosoak.Ni beti izan nahiz oso txarra jendeari antzekotasunak bilatzen....
Dalí-ren Iraultza: Salvador Dali - Entrevista por Soler Serrano (1/8) - ZappInternetVideoko 5. minutuan dioena: "..(de pequeño) no podía escribir con ortografía. Entonces una vez escribí la palabra ‘rrrrrevolución’ con cuatro faltas de ortografía. Porque empecé con la rrrevolución con ‘dos erres', naturalmente. Después la ‘be’ no era la que tenía que ser. Después, en medio, sentí que me tenía que parar un poco, ¿no?, y puse una ‘hache’. Y en fín, acabé con una ‘te’ entonces mi padre se metió en cama y dijo: ‘Este chico, pase lo que pase, tiene que morir cubierto de piojos....
Komunikabideetan ikusiko zenuten lez, Sao Paulo 1957 erakusketa ireki berri dute Alzuzako Oteiza Museoan. Orain 50 urte irabazi zuen hain zuzen Jorge Oteizak Sao Pauloko arte bienala, eta erakusketa bat antolatzeko aitzikirik behar izatekotan, hauxe bai dela dudarik gabe luxu guztiez primeran antolatzeko aitzakia perfektua. Bai horixe!Jorge Oteiza eta bere emazte Itziar, Huarte senar-emazteekin Sao Pauloko saria ospatzenBestalde, aurtengo Udako Euskal Unibertsitatean ere izan behar du Oteizak bere tartea. Harrigarri xamarra den arren gainera Yoga-rekin erlazionatua.BAI! BAI! OTEIZA ETA YOGA...
Askotan pentsatzen dut internet-ek izaki bizidun baten antz ikaragarria duela. Izan ere, Bizitzak organizazioa, ugalketa, garapena, moldapena eta energia izan behar baditu, internetek hauetatik asko ditu, eta beraz, biziduna izateko probabilitate asko ;-)Ez, benetan, harrigarria da internetek duen garapen abiadura. Orain denbora gutxi youtube-n ez nuen Richar Serra eskulturgilearen ezertxo ere topatzen, eta orain berriz, gauza interesgarriak daude (gutxi, baino ezer ez baino gehiago :-)Beste batetan ere mintzatu izan naiz eskulturgile honetaz, edo hobe esan, bizirik dagoen munduko eskulturg...
Gaur goizean gaur8.com webgunean honako albiste hau irakurri dut.Eguna alaitu dit, eguna alaitu da (konturatuko zinetenez ;-).Bertan, Oteiza Museoko zuzendari den Pedro Manterolak honela dio datorren urtean Oteizaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko prestatzen ari diren ekitaldien inguruan:"Ordurako badago beste ideia bat ere, Victor Erice zuzendariak film bat egitearena, ez gaur egun dauden dokumentuen erreportajea, Oteizak nahi zuen museoaren ingurukoa baizik. Oraindik finantzapena zehaztu gabe dago eta ikusiko dugu aurrera ateratzen den. Polita litzateke. Nik ere egindako lanaren arrasto...
Chanel moda etxe ezagunaren azken iragarkia egiteko Jean Luc Godard zinegile bikainaren Le Mépris filmean oinarritu dira.Nouvelle Vague-eko kidearen lana, Georges Delerue-ren musika lagun, ezin hobea.Le Mepris - Jean-Luc Godard (1963)Uploaded by ESTETTEIragarkia berriz...Making off-a nire ustez hobea da.
Ondotxo dakigu denok zenbat kostatzen den gauzak perfektu egitea, perfekzioa lortzea, edozein gaietaz ari garela ere (eta esaminetan zer esanik ez! :-). Utopiak errealitate bihurtu litezkeela sinesten dutenak beraren atzetik abiatzen dira itsu-itsu, hasieratik bukaeraraino 100% ondo egin nahian (badakizue, denok ezagutzen dugu horrelakoren bat), eta baita batzutan gertu asko geratu ere (uiiiiiiiiiii ;-). Besteok berriz txundituta begiratzen diegu, edozein zereginen %80a egina bada, nahikoa eta gehiago burutu delakoan :-)Horregatik geratzen naiz zur eta lur Nadia Comaneci-k Olinpiadetako leh...
Azken aldi honetan denboraren joanak arduratuta nabil. Bai, bai, badirudi orain gutxi ipini nizuen nire txikitako argazkiak nik uste baino eragin handiagoa izan duela nigan. Izan ere, umetatik norbera zenbat aldatu den ikusteak, ondorenean ere zenbat aldatuko den konsziente egitea eramaten du bat, eta honen atzetik segituan ZERGATIK galdetzera. Bai, bai, zergatik zahartzen gara?Benetan asetuko ninduen galdera horren erantzunaren atzetik aspalditik dudan liburu batetara jo nuen segituan, John J. Medina-ren "El reloj de la edad ; ¿Por qué envejecemos? ¿Cómo envejecemos? ¿Cómo retrasar el relo...
Aurreko batetan aipatu dugu Feria de Abril jai andaluza, euskaldun eta katalan batek sortua dela, eta gaurkoan berriz, Pantoja-ren euskalduntasunaz mintzatuko naiz. Bai, bai! Benetan! :-)Gertatzen dena zera da, Pantoja ez dela Isabel Pantoja soilik, Pantoja, Kantabriako harginek erabiltzen zuten hizkera bat ere badela; "una jerga gremial que utilizaron los canteros de Cantabria y muy especialmente los canteros de Trasmiera" dio wikipediak. Eta ez hori bakarrik:"...El lenguaje está compuesto en su mayoría por giros seudovascos o vascos, ligeramente deformados.En su origen esta jerga fu...
Ea 7 desberdintasunak aurkitzen dituzuenGol Messi con voz de Victor Hugo MoralesUploaded by cariacolovMessi-ren "Impossible is nothing" iragarki berria da berez. Ni behintzat ez naiz kapaz :-)