Jorge Oteiza eta Victor Erice

denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2007-05-08 18:57

Gaur goizean gaur8.com webgunean honako albiste hau irakurri dut.

Eguna alaitu dit, eguna alaitu da (konturatuko zinetenez ;-).

Bertan, Oteiza Museoko zuzendari den Pedro Manterolak honela dio datorren urtean Oteizaren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko prestatzen ari diren ekitaldien inguruan:

"Ordurako badago beste ideia bat ere, Victor Erice zuzendariak film bat egitearena, ez gaur egun dauden dokumentuen erreportajea, Oteizak nahi zuen museoaren ingurukoa baizik. Oraindik finantzapena zehaztu gabe dago eta ikusiko dugu aurrera ateratzen den. Polita litzateke. Nik ere egindako lanaren arrastoa utzi nahi dut, beste edonork bezala."

Pff! Ikaragarria!

Pedro Manterola

Badakizue Victor Erice zuzendari euskaldunaren lanek zoratu egiten nauela beste batetan ere bere inguruan aritu nintzelako, baina zer, eta oraingoan Oteizaren lanen inguruan gainera! Jo! La puta polla!

Orain ere ordea, dirudienez finantziazio arazoak dituzte. Ez al dute gure politikariek beste hainbatekin beste hainbestetan egin duten hanka sartze bera egingo :-( hau adibidez).

Victor Erice

Erice berak ere izan ditu makina bat arazo produktoreekin. El Sur filmak adibidez berez jarraipen bat zuen, ez zen historia hor amaitzen, baina Elías Querejeta-k ez zion diru gehiago eman nahi izan. Eta Erice-ren azken proiektu handia izan beharko litzatekeen El embrujo de Shangai-rekin ere antzeko zerbait, baina oraingo honetan Andrés Vicente-rekin.

Historiatik ezer ikasiko al genuen eta ez al da oraingoan horrelakorik gertatuko!
Ikusiko da.

Baina beno, bitartean, Victor Erice-k Ten minutes older proiekturako egin zuen laburrarekin uzten zaituztet. Gaur egun youtube-n bere filmeetako zatiak ere aurki ditzakezue (El espíritu de la colmena, El sol del membrillo; ezin galduzkoak! benetan!) baina Jim Jarmusch, Spike Lee, Werner Herzog, Wim Wenders, Aki Kaurismaki, Bertolucci, Jean-Luc Godard eta abarrekin batera osaturiko proiektuko zatiarekin uzten zaituztet.

Victor Erice


Utzi iruzkina: