Richard Serra

denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2007-05-10 18:22
1

Askotan pentsatzen dut internet-ek izaki bizidun baten antz ikaragarria duela. Izan ere, Bizitzak organizazioa, ugalketa, garapena, moldapena eta energia izan behar baditu, internetek hauetatik asko ditu, eta beraz, biziduna izateko probabilitate asko ;-)

Ez, benetan, harrigarria da internetek duen garapen abiadura. Orain denbora gutxi youtube-n ez nuen Richar Serra eskulturgilearen ezertxo ere topatzen, eta orain berriz, gauza interesgarriak daude (gutxi, baino ezer ez baino gehiago :-)



Beste batetan ere mintzatu izan naiz eskulturgile honetaz, edo hobe esan, bizirik dagoen munduko eskulturgilerik onena omen den honek Oteiza-rekiko duen miresmenaren inguruan (hemetxe zehazki).

Gaurkoan ordea bere lana dakarkizuet, zeren eta altzairu xaflekin maisulanak sortu aurretik bideo sorkuntzan ere egin zituen lan interesgarriak. Zoritxarrez, youtubetik hona ezin dut ekarri baina hemen duzue Hand Catching Lead-erako lotura, azpikoak berriz bertako bi argazki.

 

Baina ez da hori erakusteko dizuedan gauza bakarra.

Izan ere, New York eko MoMA edo Museum of Modern Art-en Richard Serra Sculpture: Forty Years erakusketa monografikoa ipini behar dute ikusgai EKAINAREN 3-tik IRAILAREN 10-a bitarte.

Dirudienez gainera lan berriak aurkeztu behar ditu bertan, eta orain artekoekin erlazio zuzena duten arren (Bilboko Guggenheim-ekoekin alegia) pauso bat aurrerago eman duela dirudi. Irudi hauek testigu.

         



Ai, ai ai! New York-era joaterik banu!!  :-)
Beno! Bidaiarik ezean, azpiko videoarekin konformatu beharko dugu ba!

Bertan, MoMA-ko lorategian prestatzen ari diren muntaia ikus liteke. Oso video interesgarria zinez.



ETA GOGORATU!
ABUZTUAN NEW YORK-ERA JOATEKO TXARTELIK SOBERAN BADUZUE, NI PREST!
;-)

Oier

Oier 2007-05-10 23:41 #1

Bai, nik bilbokoak behin baino gehiagotan ikusteko aukera izan det eta kuriosoa da gizon honen lana. Ikusteak merezi du. <br />Internet biziduna? mmm... utzi pentsatzen. Izan liteke :-) baƱo ez uste Ingalaterrako royal academy-n ala onartuko dutenik jaja, nahiko burugogorrak dira aldaketak burutzerako orduan!<br /><br />Aupa hi! Aupa borthuzai!<br />


Utzi iruzkina: