Richard Serra

1
denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2007-05-10 18:22

Askotan pentsatzen dut internet-ek izaki bizidun baten antz ikaragarria duela. Izan ere, Bizitzak organizazioa, ugalketa, garapena, moldapena eta energia izan behar baditu, internetek hauetatik asko ditu, eta beraz, biziduna izateko probabilitate asko ;-)Ez, benetan, harrigarria da internetek duen garapen abiadura. Orain denbora gutxi youtube-n ez nuen Richar Serra eskulturgilearen ezertxo ere topatzen, eta orain berriz, gauza interesgarriak daude (gutxi, baino ezer ez baino gehiago :-)Beste batetan ere mintzatu izan naiz eskulturgile honetaz, edo hobe esan, bizirik dagoen munduko eskulturg...


Interneten toki askotan aurki litezke Richard Serra-k Oteizari zion begirunearen frogak.Bere artelanetan eragin handia izan zuela, bere ustez bizirik zegoen artistarik handiena zela, XX. mendearen bigarren erdiko eskulturgilerik handiena zela...Hemengo honetan R. Serrak Oteizaren inguruko Guggenheim-go erakusketan argitaratu zuten liburutzarrean dagoen idatzia aurki dezakezue.Ondorengo margolana berriz, Richard Serrarena da eta Oteiza du izena:Halere, gaur berriz ere interneten Serra-Oteiza erlazioaren inguruan bila nenbilela ezagutzen ez nuen Serra-ri eginiko honako elkarrizketa zatia topa...