Bigarren aldiz ikusi dogu "El cant dels ocells pelikula". Lehenego aldiz juan ginanean ez genekien ezer pelikulari buruz eta justu hurrengo egunean 3 sari eman zizkioten Gaudi sari estreinatu berrietan. Oso berezia eta ederra da, Albert Serraren bigarren film hau. Aktore printzipalak, ez dira profesionalak eta Banyoleseko katalana erabiltzen dute. Hiru errege magoak dira, eta Nazareteko jesus jaio berria ezagutzera doaz. Merezi du pistarik gabe juatea. Erritmo oso geldoa dauka, eta gidoirik gabe egina dago. Lanean eta, gauza arraroak ikustera joaten naizela esaten didate (filma hau ez o...


Richard Serra

1
denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2007-05-10 18:22

Askotan pentsatzen dut internet-ek izaki bizidun baten antz ikaragarria duela. Izan ere, Bizitzak organizazioa, ugalketa, garapena, moldapena eta energia izan behar baditu, internetek hauetatik asko ditu, eta beraz, biziduna izateko probabilitate asko ;-)Ez, benetan, harrigarria da internetek duen garapen abiadura. Orain denbora gutxi youtube-n ez nuen Richar Serra eskulturgilearen ezertxo ere topatzen, eta orain berriz, gauza interesgarriak daude (gutxi, baino ezer ez baino gehiago :-)Beste batetan ere mintzatu izan naiz eskulturgile honetaz, edo hobe esan, bizirik dagoen munduko eskulturg...


Interneten toki askotan aurki litezke Richard Serra-k Oteizari zion begirunearen frogak.Bere artelanetan eragin handia izan zuela, bere ustez bizirik zegoen artistarik handiena zela, XX. mendearen bigarren erdiko eskulturgilerik handiena zela...Hemengo honetan R. Serrak Oteizaren inguruko Guggenheim-go erakusketan argitaratu zuten liburutzarrean dagoen idatzia aurki dezakezue.Ondorengo margolana berriz, Richard Serrarena da eta Oteiza du izena:Halere, gaur berriz ere interneten Serra-Oteiza erlazioaren inguruan bila nenbilela ezagutzen ez nuen Serra-ri eginiko honako elkarrizketa zatia topa...


Azken iruzkinak