10 Perfekto
Ondotxo dakigu denok zenbat kostatzen den gauzak
perfektu egitea, perfekzioa lortzea, edozein gaietaz ari garela ere (eta esaminetan
zer esanik ez! :-). Utopiak errealitate bihurtu litezkeela sinesten dutenak
beraren atzetik abiatzen dira itsu-itsu, hasieratik bukaeraraino 100% ondo egin
nahian (badakizue, denok ezagutzen dugu horrelakoren bat), eta baita batzutan
gertu asko geratu ere (uiiiiiiiiiii ;-). Besteok berriz txundituta begiratzen
diegu, edozein zereginen %80a egina bada, nahikoa eta gehiago burutu delakoan :-)
Horregatik geratzen naiz zur eta lur Nadia
Comaneci-k Olinpiadetako lehen 10a lortu zuela gogoratzen dudan bakoitzean.
Sinestezina egiten zait.
Lehendik ere lortua zuen 10-a, baina "bigarren"
mailako ekitaldietan.
1976. urtean berriz, 14 urte eskasekin, Montrealgo Olinpiadetan lortu zuen, aurkari ziren
nazio desberdinetako juratuen aurrean. Lehen aldi honen atzetik beste sei aldiz ere lortu zuen 10a joko olinpiko berberean.
Sinestezina. Ariketa perfektua. Ametsen
kristalizazioa.10-a. Perfekzioa.
Utopia errealitate (?)
Iruzkinak
Bootxo 2007-05-04 16:32 #1
a zer nolako gozada neska hau ikustea!!<br />
Utzi iruzkina: