denetik - borthuzai

1 + 1 = ?

3
denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2007-03-15 18:59

1 eta 1 ez dira beti 2 izaten. Batzutan 11 izan liteke emaitza. Ur tanta bat beste ur tanta batekin batzen badugu berriz, ez ditugu bi tanta lortzen, ur tanta handiago bat baizik.Badirudi Youtube-k ere baduela honen berri, eta bi pertsonaia handi elkartzean deskribaezina den zerbait lor daitekenaren adibide garbiak ditu.Dalí + BeethovenAkira Kurosawa + F. Ford Coppola(baina benetan flipatzeko moduko video bat ikusi nahi baduzue klikatu hemen. ni oraindik erabat osatu gabe nago :-)


Ez dakit zergatik, baina printzipioz, arte kontuetan beti gustatu izan zait gehiago abstrakzioa figurazioa baino, XX. mendetik honako artea aurrekoa baino. (mesedez, ulertu esaldi hau komila askoren artean (ipini ez baditut ere), araua hausten dituzten eszepzioak araua bera osatzen dituztenak baino gehiago izateko asko ere ez delako falta. Parentesi arteko argibide esaldi hau, goiko esaldi bera baino luzeagoa den bezalaxe :-)Baina berriki, Victor Erice zinegile euskaldunaren filmak ikusi ditut eta ikaragarri hunkitu naute, “El sol del membrillo”k batez ere. Hauek noski XX. mendekoak, baina ...


- Aita, zer demontre da hau?eta gauza haundi hau?eta eskutan daukazun hori?eta hau?eta beste hau?jo, eta hau?ta beste dizdiratsu hori zer da aitatxo?


Aspertu xamar nengoen gaur, eta pare bat jolas oso-oso erraz proposatzea pentsatu dut. Lehenengoak "Ezezaguna zenean" du izena (badakit, oso originala izena:-) eta bigarrenak berriz, "Aita, zer demontre da hau?"Has gaitezen bada:EZEZAGUNA ZENEANEa asmatzen duzuen norenak diren abesti-hitz zati hauek:    Non ote daude gure     Aspaldiko lagunak     Gu baino lehen sortutako     Trikitilari onak     Non ote daude gure     Aspaldiko lagunak     Kantuz bizi izanda gero     Kant...


"Museoetan barrena" post-eko azken parrafoetan arteak izan behar duen autoerreferentzialtasunaz mintzo nintzen. Nola, arteak ez duen esplikatua izan behar, bizia baizik. Hala eta guztiz ere, batzuetan artelana baloratzeko, berau kontextualizatzea interesgarria da. “Escritos de arte de vanguardia 1900/1945” liburuak hala dio: “En efecto, que un pintor trate de explicar su obra con palabras, es decir, con procedimientos ajenos esencialmente a los medios de expresión que le califican como tal pintor, es indudablemente un fracaso, sea artista contemporáneo de vanguardia o del renacimiento. ...


Ondorengo argazkiek berriz, Pablo Diego José Francisco de Paula Juan Nepomuceno María de los Remedios Crispín Crispiniano de la Santísima Trinidad Ruiz y Picasso-ren "Guernica"ren prozesua erakusten digute. Garai haietan, Dora Maar argazkilaria zen Picassoren maitalea, eta berari zor dizkiogu diario bat diruditen argazki hauek.Picasso "Guernica"n lanean:       


Aurtengo apirilaren 26an beteko dira 70 urte faxistek Gernika bonbardatu zutela.Zer gehiago esan honen inguruan?Ezer ere ez. Ni sarraski horretan oinarrituriko bi artelanen inguruan arituko naiz gaurkoan.Ia mundu guztiak ezagutzen Picasso-ren maisulanik handienetakoa den "Guernica" margolana, baina ez dut uste horrenbeste jendek ezagutzen duenik Alain Resnais zinegile frantsesak eginiko izen bereko laburmetraia.Alain Resnais Nouvelle Vague zine mugimendu frantseseko izenik garrantzitsuena bat dugu, Godard eta Truffaut-rekin batera adibidez. Ez ditut nik egia esan bere lan asko ikusi, baina ...


Pi zenbakiari buruz, gutxi asko denok dakigu zerbait:  π simboloaz adierazten dela, bere balioa 3.14159… dela, zirkulu baten diametro eta perimetroaren arteko erlazioa dela (Perimetroa = pi * diametroa)… Baina bada pi zenbakiak bezainbat propietate xelebre edo gehiago dituen beste zenbaki bat ere. Phi zenbakiak hain zuzen (urrezko zenbakia bezala ere ezaguna). Darren Aronofsky-ren pi filma ikusi baduzue agian ezagutuko duzue phi hau. Beno, edo agian hala eta guztiz ere ez, zeren eta filmean pi zenbakiaz baino gehiago phi zenbaki honetaz ari diren arren fita edo horrelakoren batez deitz...


Nick Drake

4
denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2007-03-02 12:21

Animoz normal egotea ondo dago....... bai, ondo dago.Gaur ordea oso pozik nago; eta zer nahi duzue esatea ba, oso ondo dago. Amelie-k Bretodo-ri kaxa itzultzean bezala da dena. Argiaren goxotasuna, airearen perfume usain arina eta hiriaren murmurio geldoa, denak, bikain daude. Arnasa sakon hartu, eta bizitzak horren erraza eta transparentea dirudi!Baina euforia gehiegi ere ez dut atsegin. Bizitza honetan azken batetan triste egoteko, pozik egoteko baino harrazoi gehiago daude eta.Dena neurrian.Eta tarteko sentipen horretan, alegia, poztasuna eta tristeziaren arteko tarte horretan kokatzen d...


Aurreko post-ean aipatu dugun Bilboko Guggenheim-ekoaz gain bada beste aire famaturik museoetan. Madrilgo Prado museoan esate baterako, eta hortaz ariko gara gaurkoan.Bertakoak ikusi ondoren kanpora atera, eta hantxe omen zituzten zain ustekabean behin kazetari pilo bat André Malraux eta Salvador Dalí-k. Eta ea zein, zein artelan salbatuko ote luketen galdetu zieten, museoan suteren bat izango balitz. Erantzunak ikaragarriak:André Malraux-ek SUA, bertako SUA  salbatuko lukeela.Dalí-k berriz, una respuesta da-li-nia-na!! nola ez:"Pues yo salvaría el AIRE, y más concretamente, el aire qu...


denetik 1456131883257

This blog is written in BASQUE, a PRE-INDOEUROPEAN language, one of the EUROPEAN OLDEST LANGUAGE

Azken iruzkinak

Iñaki

Iñaki 2012-01-08 05:38 #1

2011-03-15 15:45 #2

asdfghjklñ

asdfghjklñ 2010-06-05 12:05 #4

kaixo

el monstruo del lago ness

el monstruo del lago ness 2010-05-03 15:18 #5

NO HAI INFORMACION!!! A K JODEEE