Aspaldi ikusi genituen euskaldunak(???) zestapuntako herramintaz indioak akatzen western batetan. Thunder in the sun 1959 (El desfiladero de la muerte)Gerotxoago etorri zen McGyver ETAk bahituriko turista bat askatzera.(McGyver soka lepoan duela, kontuz!!)Zabaldua da bestalde, zine industria estatubatuarra krisian omen dagoenaren zurrumurrua, gidoi berri freskoak falta direla, remake-ak besterik ez dituztela egiten... eta halako batetan berriz ere gutaz oroitu dira guztion nagusi omen direnak.Gaur iritsi zaidan email batek dioenez bada laSexta katean Anillo-E izeneko telesail bat (ez galdet...
Orson Welles-etaz idatzi dut jada birritan. Indezents-en blogean ere David Lynch-etaz mintzo izan gara. Nahastuta ibili naiz. Barkatu. Berorrek behar zuen lehena. Barkatuko al dit jauna.Baina ez dakit zer esan, nola adierazi, ez dakit.(nola esan mila bider esandakoa...)Zuei agian zerbait okurrituko zaizue.Flying PadreDay of FightFear and DesireThe SeafarersKiller's KissThe Killing (Atraco Perfecto)Paths of Glory (Senderos de Gloria)Spartacus (Espartaco)LolitaDr. Strangelove or: How I Learned To Stop Worriyng And Love The Bomb (Teléfono Rojo. Volamos hacia Moscú)2001 a Space Odyssey (2001: U...
Alfontso Martínez Lizarduikoa ingeniaritzan doktore eta filosofoa dugu. Liburu desberdin eta interesgarri asko idatzi ditu, Euskal Zibilizazioa ultrapolemikoa horien artean, eta "Egunkaria" zein "berria"n artikulu arras interesgarriak idatzia da. Gaur egun Gaiak argitaletxean arduradun eta EHUko filosofia fakultateko irakasle da besteak beste.Ondorengo zerrenda honetan aipaturiko egunkarientzat idatziriko artikuluak biltzen ditut. Batzuk bere garaian "Egunkaria"rako idatziak izan ziren eta gaur egun amaraunean egunkariaren orrialderik topatzerik ez dago. Halere, nik neuk zorionez aspa...
Hitzaurrea: Berriz ere zu. Azkenean hodeiek aurkitu dute beren (zure) bidea.IMozart musikaria izateko jaio zen. Picasso artista izateko. Newton zientzialaria izateko. Indurain bizikleta gainean ibiltzeko. Argi zuten. Ez zegoen zer esan handiegirik. Eta zu, zu berriz niri min emateko sortua zara maitia. Argi dago.Baina ez aipatu ditudanak bezala. Ez, ez, beste era batetan baizik. Ez era zuzen eta argi batetan, kausa-efekto lerro motz, zorrotz batetan, ez, ez, zeharkako bide baten bitartez baizik. Zeharka diot bai, zeharka, zuk zenion bezala aterkiak azken batetan jendeari begietan jotzeko so...
Zientzia.net eko multimedia atalean, zientzia dibulgazioa jorratzen duten “Norteko Ferrokarrila” irratsaioko elkarrizketak zein Teknopolis-eko bideoak aurki ditzakezue. Ez naiz ni egia esan bi saio horien jarraitzaile itsu-itsua, baina hori bai, gustuko gairen bat harrapatzen dudanean alper-alperrik arituko zarete mugikorrera deika ;-) Bart gauean, “Bizitzaren Sorrera” izenburudun elkarrizketa entzun nuen. Kaliforniako Universitatean ikerketak egiten dagoen Felix Olasagasti zientzialariari eginiko elkarrizketa mamitsua berau, oso era dibulgatiboan egina, erabat gomendagarria. Baina lasai, e...
Ez dakit Wikiquote ezagutzen duzuen. Nik orain gutxi deskubritu dut eta wikipedia, youtube edo emule bezalaxe denbora alper-alperrik galtzeko itzelezko aitzakiak ematen dituen beste erreminta bat iruditu zait. Osea: la puta polla! Ke kaña!Pertsonaia garrantzitsuen zitak agertzen dira bertan Dalí, Picasso, Einstein… Ni halere, Chuck Norrisen inguruan esandako batzuekin geratzen naiz (ja, ja, ja, ze honak :-) Hona hemen batzuk:"No hay mentón tras la barba de Chuck Norris. Tan sólo hay otro puño.""Chuck Norris puede ganar el juego Conecta 4 en sólo 3 movimientos.""Chuck Norris ha contado hasta...
... eta euria ari du aspaldi ez bezala, dena lutuz jantziaz bals ilun bat baitlitzan. Ta utzidazu berriro galtzen zure izera artean, han bakarrik aurkitu dezaket behin han galdu nuena... "Bihotza galdu dut" Anari
Askotan, "urrutiko intxaurrak hamalau, gerturatu eta lau" esaera zaharrari kasu gehiegi egiten diogu eta gure etxe kanpoko intxaurrondoaren fruitu ximelak Piamonte-ko trufen gisan tratatzen. (Piamonte = Pie monte = Alpe = Ar-pe = Harri- Pe = Harri azpia?)Ez dakit ulertzen didazuen. Esan nahi dudana da, batzutan, gure komunitate txiki honetako pertsonaiaren bat besteengandik gailentzen denean, munduaren nagusi bihurtzen dugula ziztu batetan, "gutasunare" arrokeriaz, kanpokoarekin benetan aurrez-aurre jarri gabe. Ez da hau ordea Eduardo Chillidaren kasua. Taschen editorial ezagunak "Sculpture...
Katalogoak 2004ko Irailean izan zela zioen, baina nere barnean dantza batetan dabiltzan irudiek ez diote horrelakorik, atzo izan zen, edo ez, ez, gaur goizean izan da, edo zergaitik ez, handikantxe nator. Hori da bai, erakusketatik atera eta teklatuarekin burrukatzera etorri naiz.Koldobika Jauregi eskulturgile Alkizarra Ordizian izan dugu gaur bere ehundaka eskulturen inguruan hizketan. Esperientzia ikaragarria, ahaztezina izan da ezbairik gabe.Zuen zoritxarrerako escanerrik ez dudanez, katalogoko argazkiak igo ezin, eta bertako zatirik aspergarriena den biografiarekin konformatu beharko du...
Ez naiz ni arkitekturan aditua baina ez dut uste hanka sartze handiegirik egingo dudanik Luis Peña Gantxegi euskal arkitektorik garrantzitsuenetakoa dugula esaten badut (bere estudioa). Oñatiar honek gure artean ezagunak diren hainbat eraikin egin ditu, Donostiako Trinitate plaza, Chillidarekin elkarlanean eginiko Haize orrazia eta Gasteizko Foruen plaza; Cementos Rezolako museoa, Bastero Kulturgunea… Aspaldi elkarrizketa bat irakurri nion “berria” Egunkaria-n, eta interesgarria iruditu zitzaidan bertako pasarte bat dakarkizuet gaurkoan.Besteak beste Donostiaz eta pisuen garestitzeaz...