Alfontso Martinez Lizarduikoa

denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2007-01-28 16:48
7

Alfontso Martínez Lizarduikoa ingeniaritzan doktore eta filosofoa dugu. Liburu desberdin eta interesgarri asko idatzi ditu, Euskal Zibilizazioa ultrapolemikoa horien artean, eta "Egunkaria" zein "berria"n  artikulu arras interesgarriak idatzia da. Gaur egun Gaiak argitaletxean arduradun eta EHUko filosofia fakultateko irakasle da besteak beste.

Ondorengo zerrenda honetan aipaturiko egunkarientzat idatziriko artikuluak biltzen ditut. Batzuk bere garaian "Egunkaria"rako idatziak izan ziren eta gaur egun amaraunean egunkariaren orrialderik topatzerik ez dago. Halere, nik neuk zorionez aspaldi xamar ordenagailura kopiatu nituen batzuk, eta orain, berriz ere "gora" igo ditut. Besteek berriz "berria" ra eramango zaituztete:

- Zientzia eta teknologia berriak
- Euskal nortasuna eta hizkuntz erlatibismoa
- Argia eta iluntasuna euskaldunen gogamenean
- Nanoteknologia: erabateko bigilantziaren teknologiarantz?
- Unibertsoa zer den: metafora kosmologikoak
- Bertsolaritza eta "Zen" filosofia
- Hartza zeruaren errege izan zenean
- Soinuak ikusi, koloreak usaindu, formak dastatu
- Saroien enigma
- Euskal denboraz (kontzeptuak eta kontzepzioak)
- Isturitzeko "izarra"
- Hatz ekologikoa
- Euskal koloreen sustrai erroetan

Gustoko izango dituzutelakoan,

2007-01-29 14:23 #1

Aupa Borthuzai,

ez dakit zegaitik baina "lizarduikoa" leido dotenean blogak.com-eko tagen artian jakin dot zeuria zala mezua...neuk be aspaldi segiduten dot interesaz morroi honen lana, nahiz ta esaten daben guztiaz ados ez egon...behitzat teori barriak eta "probokatzaileak" botaten dittuz, eta hori eskertzekoa da pentsamendu bakarreko garai hauetan.

Eskerrik asko hartu dozun lanagatik, idazki guzti hoiek igoten eta edonoren esku izten.

borthuzai

borthuzai 2007-01-29 15:21 #2

aupa bai, (ez dakit nor zaren! :-)

jo, eta aurresankorra bihurtzen ari naiz hortaz? Ez dakit, ez dakit ba nik hori oso seinale ona ote den... :-)

Nik ere garai batetan interes handiz irakurri nituen bere liburuak, artikuluak… eta sutsuki sinesten nituen Lizarduikoaren ideiak (zenbait kontutan Krutwig-en ideietan oinarritzen dela uste dut…). Ondoren ordea bere aurkakoak ere irakurri ditut eta bere ideien inguruko irudi osoagoa dudala uste dut. Hortaz, zu bezalaxe ni ere ez nator guztiz bat berarekin, baina niri ere interesgarriak iruditzen zaizkit botatzen dituenak, zer pentsatu ematen dute.

bootxo

bootxo 2007-01-29 19:27 #3

Alfontso nire irakaslea izandakoa da, eta berarekin fisika kuantikoaren mundu ziraragarriaren atetxoa ireki zitzaidan (aupa Einstein, Planck eta koadrila!). Egia esan, bere klaseak entretenigarriak egiten zitzaizkidan (pekataria naiz, bai!).

borthuzai

borthuzai 2007-01-29 20:08 #4

uauuuu!!
a ze inbidia ematen didazun!
benetan!

GORA EINSTEIN ETA BESTEAK BAI!
GORA FISIKA KUANTIKOA!
EZ LOTSATU, ESAN MAIUSKULAZ!! ETA EZ PARENTESI ARTEAN!! ZER DEMONTRE!!

AED elkartea

AED elkartea 2007-12-21 11:57 #5

Kaixo Alfontso:

Arrasateko AED euskara elkartetik zuzentzen naiz zugana. Urtarrilean hitzaldi bat egiteko asmotan gabiltza eta zeu pertsona apropostzat ikusten zaitugu. Euskal Herriaren, euskal kulturaren eta euskararen gainean asko sakondu baituzu. Horrexegatik zurekin kontaktuan jartzea nahiko nuke, prest bazeunde, noski.

Hauxe da gure e-maila: kultura@aedelkartea.com

Lasarte-Oriako Udal Euskaltegia

Lasarte-Oriako Udal Euskaltegia 2010-02-04 13:25 #6

Kaixo Alfontso:

2010eko apirilaren azken astean zure hitzaldia jaso nahi genuke, Euskal Zibilizazioari buruzkoa. Hitzaldia euskaltegiko ikasleentzako ez ezik, etorri nahiko luketen herritar guztientzat izango litzateke.

Eskertuko genizuke gurekin harremanetan jarriko bazina emailez edo, bestela, telefono honetara deituta: 943 361621

Mila esker aldez aurretik.

borthuzai

borthuzai 2010-02-04 15:01 #7

SENTITZEN DUT, BAINA HAU EZ DA ALFONTSO MTZ. LIZARDUIKOAREN BLOGA.

Utzi iruzkina: