Ez naiz ni moda jarraitzen duen horietako bat. Erropetan diru gutxi gastatzen dut, prakak erosten 5 minutu baino gehiago ez dut luzatzen (betiko levisak betiko neurrian), eta nikietan ere antzeko pareko. Ez dakit, modak jarraitzeak eta abarrek estresatu egiten naute, beti dator zerbait berria... ez dakit, ez da nire prioritateetako bat, nahiago dut denbora beste zerbaitetan pasa (ezertxo ere ez egiten bada ere, dena esan behar bada :-). Halere bada nere barnean aitortu behar dizuedan halako "kontraesan" bat: Dekorazioaren munduak erakartzen nau (bai, bai, nire etxea ikusi duen edonor harrit...
1.- Batzutan, Maiatzean, udazkenaren bila abiatu den hego haizea galdu eta ustekabean aurrean paratzen zaigu, beste batzuetan berriz, neguko euria udan. Baina, non galdu ote dira aurtengo honetan hodeiak bidean? Ez erantzun, utzidazu pentsatzen maitia, … badakit, zure bila galduko ziren Parisko kale meharretan zehar, noraezean, rue Lecourbe-tik rue de Vaugirard-era, eta handik ezagutu gineneko plaza txiki hartako kafetegira. :-(gogoan dut oraindik txantxetan “mon amour!” esan zenidan lehen aldi hura, eta nik sinistu gainera). Etxe azpiko dendariari ere galdetuko zioten ziurren...
Unamuno gure artetik joan zitzaigula 70 urte bete ziren Abenduaren 31an. Urte zahar euritsu eta hotza izango zen ezbairik gabe 1936ko hura.Ondoren, aurkitu dudan Unamunoren euskarazko testu bakarra dakarzuet:¡Agur, Arbola bedeinkatube!Neguban igartuten den arbolie: orrijek jausten dire bere oñetara eta anche orbelak iñdarrik emoten deutsaz urtengo dirianak udabarrian orri barriai. Gorputzarako irudije legez, bardiñ de izpirituarako berbakuntza. Arrapau euskubezan legezarrak, gure bizije ziriala, bañon gorde daigun gure euskaldun arimie eta o...
Tipo zorteduna naz duda barik. Ni baino askoz geixao dakiten pertsonen lagun izateko zortea dekot eta asko ikasten dot beraiengandik edozein egunetan, kafe bat hartuz, edozein gaietaz berbetan… jende jator, jakintsu eta umilak (umilegiak) diez ene lagunak.Atzo bertan, ingelesezko Loneliness eta Solitude berben arteko desberdintasuna ikasi neban. Ez naz ondo gogoretan zertaz berba itxen gauen, baina halako batetan perla bat soltau eban kolega batek: Loneliness eta Solitudek ez omen dekie esanahi berbera. Nik ingles askobe ez, baina apur bet badakit baña ez neban berba hoien arteko desberdint...
Kizkitza, Ezkio-Itsason (Goierri, Gipuzkoa) dagoen 674 metroko gain bati deritzo. Bertan bada ermita txiki bat eta baita ermita hau berezi xamar bihurtzen duten, eta ondoren ikusiko ditugun zenbait kontu ere. Kotxea Mandubiko gainean utzi (hauxe bai mando-bidea bai!) eta oinez segituan igotzen da Kizkitzako inguruetara. Paisaia menditsu eta ederrak ikus litezke bidearen hasiera-hasieratik ezker-eskuin, baina ez dira horiek Kizkitzara joaten den bidaiaria lehenik harritzen dutena, ezta bidean ikus litezkeen ehize postuak… ermitara inguratzen garenean gure aurrean tinko, ongi-etorria e...
Interneten toki askotan aurki litezke Richard Serra-k Oteizari zion begirunearen frogak.Bere artelanetan eragin handia izan zuela, bere ustez bizirik zegoen artistarik handiena zela, XX. mendearen bigarren erdiko eskulturgilerik handiena zela...Hemengo honetan R. Serrak Oteizaren inguruko Guggenheim-go erakusketan argitaratu zuten liburutzarrean dagoen idatzia aurki dezakezue.Ondorengo margolana berriz, Richard Serrarena da eta Oteiza du izena:Halere, gaur berriz ere interneten Serra-Oteiza erlazioaren inguruan bila nenbilela ezagutzen ez nuen Serra-ri eginiko honako elkarrizketa zatia topa...
Santiago Amón arte kritikariak Oteizaren eta Heidegger-en arteko erlazioen inguruan esandakoak hemengo bideotxo honetan.(Oso ondo dago eta bi minutu t´erdi pasatxo dira soilik. Ez galdu!)
"Galde egidazue non, edo noiz, edo zelan, baina ez galdetu zergatik; sagar bat arbola gainean gorritzen da udazkenero, han arrama gorenean zintzilik; badakit non, noiz eta zelan, baina zergatik galdetzen badidazue, halabeharrez erantzun behar dizuet, eta ez dakit hitz horrek zer esan nahi duen ere." Henry Bengoa Inventarium &n...
Ez dut uste hainbeste jan eta edango dugun gabonetako opor motz hauetan, digestio eta resakek hemen idazteko beta eta indar handiegirik emango didatenik, hortaz, orain arteko idatziak irakurri ahal izango dituzun hemengo artxibo honetan uzten zaitut.Urtarrilaren 2tik aurrera berriz ere hemen izango nauzu burutik pasatzen zaizkidan eta ehizatzea lortzen ditudan kontu desberdinekin.Gabon hauetan, Jakin aldizkariaren 50. urteurrena dela eta atera berri duten dvd-a, Oteizaren inguruko "Oteiza, esteta y mitologizador vasco", udatik baztertu xamar dudan "El tejido del cosmos; espacio tiempo y la ...
Argi dago jakituria orientalaren aberastasun eta agortezintasuna bizitzako alor desberdinetan aurki dezakegula, baina jakina da baita ere punta-puntako teknologiaren esparruan, mundu ikuskera honen bitartez lorturiko aurrerapenak ia ia gaindiezinak izan direla mendebaldekoontzat. Horren mila adibide aurki ditzazkegu gure inguruan urrutira joan gabe.Oraingoan berriz, orientalen milaka urtetako zibilizazio eta kulturaren arrakasta berri bat ekartzen dizuet (nahiko esklusiban. Beraz, lasai, ez arduratu gaur gaueko albistegiak ikusteaz edo Ehs-ko iragarkiak jarraitzeaz. Ez baituzue beste...