denetik - borthuzai

Jakingo duzuenez gure planeta nahiko borobila da, arrautza forma du, eta baita zoritxarrez arrautza ustel usaina ere gizakioi esker. Eta forma hau plano batetara proiektatu nahi dugunean, mapamundi bat edukitzeko adibidez, arazoekin topatzen gara berehala. Ezinezkoa da forma esferiko bat plano batetan proiektatzea zehaztasun osoz.Jakingo duzue baita ere, nola, gure artean ohikoena izan den Mercator-en proiekzioak azalera akatsak dituen. Hau da, nola azpiko mapamundian esate baterako, berez azalera berdinak dituzten estatuek tamaina desberdina duten beraien latitudea dela eta. Ikusten baduzu...


Argazki bat

2
denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2007-04-22 15:31

Eta? Ezagunik ikusten?Zer, Frantziako hauteskunde eguna eta oraindik horrela!? :-)Eskuinean Jon Mirande, Jean-Marie Le Pen-ekin berriketan.____Argazkia, hemendik hartua.


Dakizuenez, gizakiok badugu hor kanpoan, espazio ilunean, nonbait galduta, gure berri ematen ari den halako kanpo delegazio bat edo. Inon, inoiz extralurtar bizidun eta inteligenterik bada, noizbait, agian irakurriko duen, gizakiak ulertzeko oinarrizko azalpen batzuk dituen mezu bat.Pioneer X eta XI espazio zundetan itsatsi zituzten hain xuxen 1972. urtean azpian ikus dezakegun xafla.Xaflaren benetazko argazkiak hemenDisenatzaile izan ziren Carl Sagan eta Frank Drake-en nahia, extralurtarrek gizakion berri izan zezaten zen. Beraiei, nortzuk ginen, zein oinarrizko ezagutza genituen eta gure ...


Ez naiz ni oso argazki zalea, ez naiz eta oso fotogenikoa (ni agertzen naizen argazkietaz mintzo nintzen noski:). Beno, hala iruditzen zait niri behintzat, argazki guztietan gaizki ateratzen naizela. Ez dut nire buruaren irudi hori. Gutxi gora behera, nork bere ahotsa ezagutzen ez duen era berean, you know. Baina egia esan, nik nire buruaz dudan imagina ere ez da oso-oso zuzena izango ziurrenik, zeren eta ispiluak aurpegiaren aurrez aurrekoa erakusten digu soilik, eta ez dakigu gure itsura perfilez… zein den. Eta dena esan behar bada, ispiluak ere ez ditut oso gustuko. Ez dakit, hotzak dira...


Aste Santuko opor hauetan izan naiz lehenengoz Artium-en. Bertan hiru erakusketa interesgarri ikusteko aukera izan dut.Nik, Maitatu, pentsatu eta eutsi... erakusketan aurkitu ditut gehien gustatu zaizkidan lanak (besteak ere oso-oso interesgarria dira). Beti asmatzen duen Bill Viola-ren lan bat, Txomin Badiolaren beste bat… eta baita beste mordoska bat ere. Eta guzti hauen artean, zur eta lur utzi nauen Doug Aitken artista amerikarraren instalazio bat.Ez nuen aurretik artista amerikar honen lana ezagutzen, eta asko gustatu zaidala aitortu behar dizuet. Wikipediak dioenez sari asko irabazia ...


Iñigo Jones (bai, bai, IÑIGO Jones. :-) Ingalaterrako lehen arkitekto garrantzitsua izan zen. Hala dio behinik behin wikipediak gazteleraz zein ingelesez (eta sinestu egin beharko!:-) Iñigo Jones (1573-1652)Iñigo, Italian izan zen birritan bere arkitektura ezagutzak osatzen, eta bertan ezagutu zuen garaikide izan zuen Palladio handiaren arkitektura. Bere izpiritu eta arauek Iñigoren lanean eragin handia izango zuten ondorenean, ez zioten gainera alferrik Palladio Ingelesa deitzen! Iñigo Jones-ek errenazimendua ingalaterrara eraman zuela ere esaten da.Bere bizitzan zehar Ingalaterrako Karlos...


Orain astebete ireki zuten, aurtengo Iruña-Veleiako aztarnategi arkeologikoko bisita gidatuen denboraldia (ikus hemen).Nik bezala aurrezturiko diru apurrak jada xahutu badituzue ordea, edo eliza gotiko eta abarrekin kultura klasiko gaindosi bat baduzue, lasai! ondorengo bideoa ikusi ondoren, Iruña-Veleian ere egon zaretela esan ahalko duzue eta lasai asko! :-) Bertara joatekotan zaudetenoi berriz, apetitua irekitzen laguntzeko balioko dizue, ziur.Iruña-VeleiaUploaded by BerendiaOso ondo dago bideoa (ez da nik ipinia) eta oso interesgarria, gidak, euskal idatziak zituzten zeramika puskak top...


Igor Stravinsky musikari handia gaurko egunez, apirilaren 6-ean, hil zen 1971. urtean ia 89 urte zituela. Igor Fyodorovich Stravinsky (1882-1971)Ez naiz ni inondik inora zuei Stravinsky-ren bizitza eta musikari buruz mintzatzeko pertsonarik aproposena, badakit, eta horregatik bere lanik hauskorrenetarikoa izan zen obra baten inguruko kontutxo bat soilik dakarkizuet gaurkoan. Hemengoak entzun, eta Stravinsky-ren musika gehiago entzuteko harra sartuko dizuedalakoan. :-)Kontua da, Stravinsky-k 1913an estreinatu zuen Udaberriaren sagarapena (?) obrarekin (La consagración de la primavera, Le sac...


Gogoan dut oraindik, nola youtube deskubritu nuenean, bertako bilatzailean tekleatu nuen lehen izenetakoa Ingmar Bergman izan zen. Ez nuen ia deus ere topatu.Gaur ordea, Haendel-en musika entzuten ari nintzela (euria ari du) konposatzaile aleman-inglesaren bitxikerien bila hasi naiz batean eta bestean. Obra bateko zatitxo bat dela, beste piezatxo bat atzetik... eta ziurrenik ezagutuko duzuen Saraband-a. Bai, bai, ziur nago ezagutzen duzuela. Entzun, entzun!Ez al dizue ezer gogoratzen? Ziur baietz! :-)... eta orduan..... ZAST! Ingmar Bergman-ekin topatu naiz!Saraband (2003) izeneko filma da ...


Gauza kuriosoa da arte sormenarena ezbairik gabe. Bai jauna. Artistak, artelana sortu egiten dut. Puff! flipantea, ez esan ezetz! :-) Batzutan artistak, ezagutzen dituen material edo teknologiak erabiliko ditu artelan berri bat osatzeko, beste batzutan berriz, ordurarte baztertua izan den "akats" edo bestelako zerbait erabili lezake artelana sortu eta dena "hankaz gora" edo jartzeko, eta beste batzuetan, azken aurrerapen teknologikoek eskeintzen dizkioten aukerez aprobetsatuko da adibidez. Badira baita ere beste mila kasu noski.Baina beno, gaurkoan sormenaren hiru aukera horietatik adibide ...


denetik 1456131883257

This blog is written in BASQUE, a PRE-INDOEUROPEAN language, one of the EUROPEAN OLDEST LANGUAGE

Azken iruzkinak

Iñaki

Iñaki 2012-01-08 05:38 #1

2011-03-15 15:45 #2

asdfghjklñ

asdfghjklñ 2010-06-05 12:05 #4

kaixo

el monstruo del lago ness

el monstruo del lago ness 2010-05-03 15:18 #5

NO HAI INFORMACION!!! A K JODEEE