Gizakia Unibertsoan

denetik 1456131883257 denetik - borthuzai | 2007-04-19 19:37
2

Dakizuenez, gizakiok badugu hor kanpoan, espazio ilunean, nonbait galduta, gure berri ematen ari den halako kanpo delegazio bat edo. Inon, inoiz extralurtar bizidun eta inteligenterik bada, noizbait, agian irakurriko duen, gizakiak ulertzeko oinarrizko azalpen batzuk dituen mezu bat.

Pioneer X eta XI
espazio zundetan itsatsi zituzten hain xuxen 1972. urtean azpian ikus dezakegun xafla.


Xaflaren benetazko argazkiak hemen

Disenatzaile izan ziren Carl Sagan eta Frank Drake-en nahia, extralurtarrek gizakion berri izan zezaten zen. Beraiei, nortzuk ginen, zein oinarrizko ezagutza genituen eta gure jatorria (Lurra) aditzera ematea gutxi gora behera.

Xafla kuriosoa da benetan. Bertako sinboloen esanahia jakin nahi baduzue hemen duzue informazio gehiago.


Carl Sagan xaflan eskutan duela

Baina badira xaflan komentatzea merezi duten pare bat kontu xelebre.

Gizon eta emakumearen irudian adibidez. Adierazgarria da gizonak eskua altxata izatea, agur eginez, jarrera aktibo batetan, eta emakumea berriz geldirik egotea, bigarren maila batetan. Oso adierazgarria bai.

Eta bestalde, gure bizitoki den Lurra platenaren kokapenari dagokion azpiko irudian, bada gaizki dagoen zerbait. Bai, bai, GAIZKI dagoen zerbait. Zer, ezetz? Nola ezetz! Begiratu, begiratu! Eguzkia eta 9 planeta agertzen dira!
Eta ez al ditu ba gure eguzki sistemak 8 planeta?
Ez al zarete gogoratzen Pluton ez dela jada planeta bat, ala? Planeta ipotx bat baizik?
:-)

HALA DA BAI! EXTRALURTARREK FLIPATU EGINGO DUTE GURE TONTAKERIEKIN!! :-)

"Eguzki sistemak 9 planeta dituela? Baina azkenengo hori planeta bat al da? eta hala bada zergaitik ez beste batzuk?...." pentsatuko dute. :-)



Begira gainera wikipediak zer ipintzen duen orain arteko Pluton-en planetatasunaren inguruan:

"...existía la opinión generalizada de que su designación como planeta se debía a que era el único posible candidato a serlo que ha sido descubierto por un estadounidense."

:-) Sinestezina!! :-)


"En algún apartado rincón del universo centelleante, desparramado en innumerables sistemas solares, hubo una vez un astro en el que animales inteligentes inventaron el conocimiento. Fuen el minuto más altanero y falaz de la "Historia Universal": pero, a fin de cuentas, sólo un minuto. Tras breves respiraciones de la naturaleza el astro se heló y los animales inteligentes hubieron de perecer..."
Friedrich Nietzsche

indezent

indezent 2007-04-20 09:46 #1

Beno, horrela agian jakingo dugu egunen batean inon bizi inteligenterik ote dagoen. Hemen, ikusi dugu dagoeneko ezetz

astrozoro

astrozoro 2007-04-21 15:22 #2

Oso&nbsp; gustokoa&nbsp; dut&nbsp; nik&nbsp; ere&nbsp; Nietzscheren&nbsp; testu&nbsp; zati&nbsp; hori. nahiko&nbsp; adierazgarria&nbsp; bibotedunak idatzitakoa, ezta?<br />


Utzi iruzkina: