Kategoria: lurra
Industriak dauden gunetako lurzorua kutsatu egiten da egin den lanarengatik. Urteak joan ahala industria guneak zahartu edo itxi egiten dira. Toki horietan gauza berriak eraikitzeko, kutsatuta dagoen lurzorua hartu eta beste toki batzuetara eramaten da. Baina orain Estatu Batuetako eta Europako ikerlari batzuk (hemen Tecnalia) , ikertzen hasi dira nanopartikulen bidez kutsadura kentzeko. Hurrengo estekako bideoan azaltzen den bezela.
Artikulu honetan, kutsadura eta kutsatzaile mota guztiak azaltzen dira. KUTSADURA MOTAK KUTSADURA MOTAK Uraren kutsadura Uraren kutsadura toxikoaren eragile nagusiak industria- eta nekazaritza-jarduerak dira. Kutsadura mota horrek ondorio kaltegarriak sortzen ditu, bai organismoentzat, eta baita uraren kalitatearentzat ere. Kutsadura mota hori gutxitzea oso zaila eta garestia omen da. Era askotako produktu toxikoak daude; pestizidak eta metal astunak, batez ere. Euskal Herriko ibaien kutsadura nabarmena da; hain zuzen, ibai zati batzuk degradatuta daude, eta, zenbait ibaitan ...
Nosfe-k, Bilboko banpiroak, San Mameseko lurra dauka bere hilkutxan, Athleticzalea baita!
Dakizuenez, gizakiok badugu hor kanpoan, espazio ilunean, nonbait galduta, gure berri ematen ari den halako kanpo delegazio bat edo. Inon, inoiz extralurtar bizidun eta inteligenterik bada, noizbait, agian irakurriko duen, gizakiak ulertzeko oinarrizko azalpen batzuk dituen mezu bat.Pioneer X eta XI espazio zundetan itsatsi zituzten hain xuxen 1972. urtean azpian ikus dezakegun xafla.Xaflaren benetazko argazkiak hemenDisenatzaile izan ziren Carl Sagan eta Frank Drake-en nahia, extralurtarrek gizakion berri izan zezaten zen. Beraiei, nortzuk ginen, zein oinarrizko ezagutza genituen eta gure ...
"Nola erosi edo saldu daiteke zerua? Eta lurraren beroa? Ez dugu ideia hau ulertzen. Nola salduko dizuegu lurra ez bagara haizearen freskotasunaren edo uraren distiraren jabe? Lur honetako zati bakoitza sakratua da nire herriarentzat; pinu sastraka distiratsu bakoitza, hondartzetako are ale bakoitza, basoetako ihintz tanto bakoitza eta baita muino edo intsektu bakoitzaren zarata ere sakratua da nire herriarentzat eta bere oroimenarentzat. Zuhaitzen zainetatik dabilen izerdiak “azal-gorrien” oroimena darama bere baitan. Gizon zuriaren hildakoek bere aberria ahazten dute izarretako ibiladia h...
Bizi barik bizi gara eta ez dizuet ezer berririk esango esaten badizuet ni ere –zuek bezala, seguru nago- presaka bizi naizela, arnasestuka heltzen naizela leku guztietara eta ohituta nagoela bi edo hiru gauza aldi berean egiten. Ez dut gustuko Urliak esatea hogeitalau ordurekin ez duela nahikoa eta gehiago behar dituela esatea: Ordu gehiago, zertarako baina? Orduan ere ez ginateke garaiz iritsiko eta. Denbora erosiko nuke, ezer baino lehen, diru nahikoa banu, jakina. Denbora erosiko nuke, lehenengo eta behin, aitortuko dizuet, potroak gustora jorratzeko. Lan hori kenduta etorriko liratek...