Isuri toxikoak

ARRISKU KIMIKOA

errekak 1456132348211 Isuri toxikoak | 2011-05-24 14:25

Gure lurraldean ere badaude hainbat enpresa produktu kimikio arriskutsuekin lan egiten dutenak, esteka honen bidez enpresa hauek non aurkitzen diren, istripua gertatu ezkero zer egin behar den eta zeintzuk diren gerta daitezkeen istripuak, ikus dezakezu besteak beste. Bhopalen (India) 1984an istripu kimiko oso larria gertatu zen. 894.539 biztanleetatik 559.835 zuzenki isurketaren eraginpean zeuden, 15.000-30.000 pertsona hil ziren hurrengo astean. Gaur egun 100.000-200.000 pertsonek istripuaren eraginak jasaten dituzte. Informazio gehiagorako hemen sartu.


BEROTEGI EFEKTUA

errekak 1456132348211 Isuri toxikoak | 2011-05-24 14:09

EAEn berotegi efektuarekin erlazionaturiko albiste eta artikulu batzuk aurkitu ditzazkegu hemen, baita azken urteetako datu batzuk ere.


NANOPARTIKULAK

errekak 1456132348211 Isuri toxikoak | 2011-05-23 08:21

Gaur egun badago kutsaturiko lurrak berreskuratzea nanopartikulen bidez, hemen duzue azalpen bideoa. Bideo honetan Euskal Herriko ikerkuntza zentru batean (Tecnalia) egiten ari diren ikerketak azaltzen dira.  Partikula hauek, batez ere, burdina zerok, partikula toxikoak, ez toxikoak bihurtzen  dituzte. Gainera hainbat abantaila ditu beste metodo batzuekin alderatuz, adibidez biologikoak. Nanopartikulei esker lurrak 6 hilabeteko epean berreskuratzen dira, beste metodoekin urteak behar dira.


Gaur egun hainbat herritan estazio finkoak daude airearen kalitatea neurtzeko, baita  mugikorrak ere. Estazio hauek ondorengo datuak neurtu ditzazkete: CO, NO2, NO, SO2, PM10, O3... . Zure herriko datuak jakin nahi badituzu, bai azken hilabetekoak, baita momentu honetakoak ere , hemen sartuz ikus ditzazkezu.


KUTSADURA MOTAK

errekak 1456132348211 Isuri toxikoak | 2011-05-17 13:58

Artikulu honetan, kutsadura eta kutsatzaile mota guztiak azaltzen  dira. KUTSADURA MOTAK KUTSADURA MOTAK Uraren kutsadura Uraren kutsadura toxikoaren eragile nagusiak industria- eta nekazaritza-jarduerak dira. Kutsadura mota horrek ondorio kaltegarriak sortzen ditu, bai organismoentzat, eta baita uraren kalitatearentzat ere. Kutsadura mota hori gutxitzea oso zaila eta garestia omen da. Era askotako produktu toxikoak daude; pestizidak eta metal astunak, batez ere. Euskal Herriko ibaien kutsadura nabarmena da; hain zuzen, ibai zati batzuk degradatuta daude, eta, zenbait ibaitan ...


AIREKO KUTSADURA

errekak 1456132348211 Isuri toxikoak | 2011-05-17 13:56

Hemen duzue aireko kutsadura azaltzen duen bideo bat. Airearen kutsadura eguratsaren berezko ezaugarrien eraldaketa da, gai kimikoek, gai biologikoek edo partikula esekiek sortua. Orokorrean ,energia-iturri diren ikatzaren eta petrolioaren errekuntzatik sortzen dira, batik bat,airea  kutsatzen duten gasak. Erregai horiek kopuru handian erabiltzearen ondorioa da, beraz, airearen kutsadurarako bide nagusia. Ikatzaren eta petrolioaren errekuntzan gas kaltegarriak eta partikula solido asko sortu eta askatzen dira atmosferan, eta hondakin kaltegarri horiek hautsa eta kea sortzen d...


Hemen duzue duela urte batzuk pasatutako albiste bat: 2007an gertatu zen Amundarain errekan, Oria errekaren ibai adarra, Zaldibian, Bilore lantegiaren eraginez.


    Oria ibaiak kutsadura handia pairatu du, izan ere, hondakina errekara botatzen dituzten enpresa mordotatik pasatzen baita, bereziki papergintzako enpresatatik. Baina azkenaldian, Oria ibaiaren egoerak onera egin du, papelera asko itxi egin dituztelako.    2009ko Martxoan, EAEko datuen arabera, Oria ibaiak, Europar Batasunak onartzen zuen kutxadura maila gainditzen zuen. Legeak araututakoa baino kopuru handigoan zeuden, kromoa, butelistanioa, lindanoa, kuprea, merkurioa... . Hauen ondorio dira, hala nola, ibai ertzetan egindako industri jarduerak, nekazarien isur...


Isuri toxiko bezela ulertzen da gizakiaren bizitzako kaltegarri edo bizitzaren garapenerako kaltegarri diren isuriak, hau da, nolabait ingurumena kaltetu eta eraldatu ditzakenak. Adibidez erradiazioa edo azidoak.


ORIA IBAIA

errekak 1456132348211 Isuri toxikoak | 2011-05-16 08:48

Oria Gipuzkoako ibai garrantzitsuena da, bai luzeragatik,eta baita emariagatik ere. 75 kilometro luze ditu, eta haren ibaiadar nagusiak Agauntza, Amezketa, Araxes, Zelai, Urtsuaran, Asteasu eta Leitzaran dira. Gipuzkoako arro handieneko ibaia dugu, halaber; 54 udalerri hartzen ditu barne —Zarautz eta Getaria ere kontuan hartuz—, guztira 158.000 biztanle ingururekin (2008).