KUTSADURA MOTAK
Artikulu honetan, kutsadura eta kutsatzaile mota guztiak azaltzen dira.
KUTSADURA MOTAK
KUTSADURA MOTAK
Uraren kutsadura
Uraren kutsadura toxikoaren eragile nagusiak industria- eta nekazaritza-jarduerak dira. Kutsadura mota horrek ondorio kaltegarriak sortzen ditu, bai organismoentzat, eta baita uraren kalitatearentzat ere. Kutsadura mota hori gutxitzea oso zaila eta garestia omen da. Era askotako produktu toxikoak daude; pestizidak eta metal astunak, batez ere.
Euskal Herriko ibaien kutsadura nabarmena da; hain zuzen, ibai zati batzuk degradatuta daude, eta, zenbait ibaitan izan ezik, ez da ur gardenik. Ingurumenaren egoera horrenbeste hondatu izanaren ondorioa da kutsadura organikoa.
Kutsadura akustikoa
Gizartea gero eta zarata handiagoa sortzen ari da azkeneko urteetan, batez ere, hiriguneetan eta garraiobideetan. Biztanle-dentsitatea handitzeari loturik dago hori.
Jarraian azpimarratzen dira gizakiak sorturiko zarata-iturri nagusiak: garraioa (automobilak, motorrak, hegazkinak, trenakā¦), eraikuntza- eta herri-lanak, industria, sirenak, bozinak, musika...
Lurraren kutsadura
Hauek dira lurraren kutsaduraren eragile nagusiak: hiri-hondakin solidoak, industrietako hondakinak, pestizidak, ongarri eta simaurrak, lur azpiko ihesak, lehengaiak eta fabrika-produktuak...
Iruzkinak
Utzi iruzkina: