Euskal Autonomi Erkidegoan badaude arriskuan dauden herri batzuk enpresa kutsakorren eraginez. Hona hemen mapa.  


NANOPARTIKULAK

errekak 1456132348211 Isuri toxikoak | 2011-05-23 08:21

Gaur egun badago kutsaturiko lurrak berreskuratzea nanopartikulen bidez, hemen duzue azalpen bideoa. Bideo honetan Euskal Herriko ikerkuntza zentru batean (Tecnalia) egiten ari diren ikerketak azaltzen dira.  Partikula hauek, batez ere, burdina zerok, partikula toxikoak, ez toxikoak bihurtzen  dituzte. Gainera hainbat abantaila ditu beste metodo batzuekin alderatuz, adibidez biologikoak. Nanopartikulei esker lurrak 6 hilabeteko epean berreskuratzen dira, beste metodoekin urteak behar dira.


2009ko uztailaren 28an Urumeako uretan ehundaka arrain azaldu ziren hilda Martutene inguruan (Gipuzkoa). Antza denez, arrainak isurketa toxiko baten eraginez hil ziren eta horren ondorioz Donostiako Udalak urak ikertzeari ekin zion, isurketak zer jatorri zuen topatzeko asmoz.    Hona hemen argazki bat.          


Lurreko kutsadura

ingurumen 1456147869007 Ingurumena | 2011-05-20 09:29

Industriak dauden gunetako lurzorua kutsatu egiten da egin den lanarengatik. Urteak joan ahala industria guneak zahartu edo itxi egiten dira. Toki horietan gauza berriak eraikitzeko, kutsatuta dagoen lurzorua hartu eta beste toki batzuetara eramaten da. Baina orain Estatu Batuetako eta Europako ikerlari batzuk (hemen Tecnalia) , ikertzen hasi dira nanopartikulen bidez kutsadura kentzeko. Hurrengo estekako bideoan azaltzen den bezela.


Gaur egun kutsadura handia dago ingurumenean eta hori hiru gunetan topa dezakegu:   -         Atmosferaren poluzioa: Atmosfera oso kutsatuta dago eta gizakientzako oso arriskutsuak diren materiak daude. Isurtzen den gas nagusia CO2  da. Hedatzen laguntzen duten 3 faktore nagusiak hauek dira: o       Hedapena eta garraioa o       Igorpen-baldintzak o       Egoera meteorologikoak Sortzen dituen ondorioak honako hauek dira: o   &n...


Gure inguruko herrietako airearen kalitatea egokia den neurtzeko estazio batzuk erabiltzen dira. Tolosan badugu horietako bat. Bertan, airean dauden hainbat sustantzia eta parametro balio onargarrien barruan dauden neurtzen da.   Tolosako airearen kalitatea edo zure herrikoa balio onargarrien barruan dagoela uste al duzu? Eta Tolosako estazioa non dagoen ba al dakizu?   Estazio finko eta mugikorretan egiten den lanaren azalpen bideoa ere ikus dezakezu. 


Arrantza

ingurumen 1456147869007 Ingurumena | 2011-05-17 14:46

Arrantza Oria ibaian        Aspaldi batean, angulak Oria ibian gora Usurbilgo Ingemar presaraino iristen ziren, hau da, bokaletik ia 10 kilometrotara. Gaur egun, ibai bokaletik askoz ere gertuago aritzen dira arrantzan, batzuetan Orio bertako barran eta baita itsasoan bertan ere.        Ibaiko uraren kutsadura, batez ere paper-fabrikek isurtzen zituzten lixibek sortutakoa, oso kaltegarria izatera iritsi zen, eta horregatik angulak ihauterietan bakarrik arrantzatzen ziren, Tolosako paper-fabrikek "festa hartzen zutenean". ...


KUTSADURA MOTAK

errekak 1456132348211 Isuri toxikoak | 2011-05-17 13:58

Artikulu honetan, kutsadura eta kutsatzaile mota guztiak azaltzen  dira. KUTSADURA MOTAK KUTSADURA MOTAK Uraren kutsadura Uraren kutsadura toxikoaren eragile nagusiak industria- eta nekazaritza-jarduerak dira. Kutsadura mota horrek ondorio kaltegarriak sortzen ditu, bai organismoentzat, eta baita uraren kalitatearentzat ere. Kutsadura mota hori gutxitzea oso zaila eta garestia omen da. Era askotako produktu toxikoak daude; pestizidak eta metal astunak, batez ere. Euskal Herriko ibaien kutsadura nabarmena da; hain zuzen, ibai zati batzuk degradatuta daude, eta, zenbait ibaitan ...


AIREKO KUTSADURA

errekak 1456132348211 Isuri toxikoak | 2011-05-17 13:56

Hemen duzue aireko kutsadura azaltzen duen bideo bat. Airearen kutsadura eguratsaren berezko ezaugarrien eraldaketa da, gai kimikoek, gai biologikoek edo partikula esekiek sortua. Orokorrean ,energia-iturri diren ikatzaren eta petrolioaren errekuntzatik sortzen dira, batik bat,airea  kutsatzen duten gasak. Erregai horiek kopuru handian erabiltzearen ondorioa da, beraz, airearen kutsadurarako bide nagusia. Ikatzaren eta petrolioaren errekuntzan gas kaltegarriak eta partikula solido asko sortu eta askatzen dira atmosferan, eta hondakin kaltegarri horiek hautsa eta kea sortzen d...


Hemen duzue duela urte batzuk pasatutako albiste bat: 2007an gertatu zen Amundarain errekan, Oria errekaren ibai adarra, Zaldibian, Bilore lantegiaren eraginez.


Gaur egun Euskal Herria osoan zehar enpresa asko daude eta hauetako askok ingurugiroa kaltetzen dute euren isuri toxikoen eraginez. Gipuzkoan batez ere gehien kutsatzen duten enpresak hauek dira: enpresa siderurgikoak, papergintzako enpresak, depuradorak, zabortegiak… Hona hemen gipuzkuako enpresa kutsatzaileen zerrendaetazer nolako produktuak isuritzen dituzte ingurugirora bai airetik eta baita ibaietatik ere. GIPUZKOAKO ENPRESA KUTSATZAILEAK: Arcelor Mittal (Zumarraga) Hainbat isuri. Calera de Alzo (Altzo) CO, SOx eta NOx en isuriak. Calera de Alzo (Arrasate) SOx eta NOx en isuriak. Cel...


    Oria ibaiak kutsadura handia pairatu du, izan ere, hondakina errekara botatzen dituzten enpresa mordotatik pasatzen baita, bereziki papergintzako enpresatatik. Baina azkenaldian, Oria ibaiaren egoerak onera egin du, papelera asko itxi egin dituztelako.    2009ko Martxoan, EAEko datuen arabera, Oria ibaiak, Europar Batasunak onartzen zuen kutxadura maila gainditzen zuen. Legeak araututakoa baino kopuru handigoan zeuden, kromoa, butelistanioa, lindanoa, kuprea, merkurioa... . Hauen ondorio dira, hala nola, ibai ertzetan egindako industri jarduerak, nekazarien isur...


ORIA IBAIA

errekak 1456132348211 Isuri toxikoak | 2011-05-16 08:48

Oria Gipuzkoako ibai garrantzitsuena da, bai luzeragatik,eta baita emariagatik ere. 75 kilometro luze ditu, eta haren ibaiadar nagusiak Agauntza, Amezketa, Araxes, Zelai, Urtsuaran, Asteasu eta Leitzaran dira. Gipuzkoako arro handieneko ibaia dugu, halaber; 54 udalerri hartzen ditu barne —Zarautz eta Getaria ere kontuan hartuz—, guztira 158.000 biztanle ingururekin (2008).


Oria Gipuzkoako ibai garrantzitsuena da, bai luzeragatik, bai emariagatik. 75 kilometro luze da, eta haren ibaiadar nagusiak Agauntza, Amezketa, Araxes, Zelai, Urtsuaran, Asteasu eta Leitzaran dira. Gipuzkoako arro handieneko ibaia dugu, halaber; 54 udalerri hartzen ditu barne. Historikoki, Gipuzkoako ibaiak Europako kutsatuenen artean sartuak egon dira. Kontaminazio honen errudun gehien bat enpresen isuriak izan dira, batez ere papergintzako enpresenak, hauekin batera hiri eta herrietako kutsadura ere kontutan hartu behar da. Honen ondorioz bertako ibaiak okerren kontserbatuen artean aurki...


Aurreko batean Cuatroko El Hormiguero saioa ikusten ari nintzela pentsatzeko eman zidan esperimentu bat ikusi nuen. Kontua da, Flipyren tartean jostailuzko auto txiki bat zutela esku artean eta hau, urarekin bakarrik martxan jarri zutela. Urarekin bakarrik diodanean ura bakarrik erabali zutela esan nahi dut, hau da, ez zuten honen abiadura edo lurrina erabili jostailuzko auto urdina martxan jartzeko.   Ura depositu batean sartu zuten eta mekanismo baten bidez oxigenoa eta hidrogenoa banatzen omen  zituzten hidrogenoaren bidez, autoa urdin txikia martxan jarri ahal izateko. Esan et...


kutsadura

kutxadura 1456150629161 Kutsadura | 2008-10-21 13:16


Mila argi gauaren bakardade iluna apurtzen: hiria, jendea, mugimendua.Zuhaitzen gainetik orroka altxatzen diren mila argi.Izarrez apaindutako zerua, malkoz zipriztindutako kartulina beltz baten gisan ikustea galerazten didaten argi bihotzgabeak.Ilargiari barre egiten dioten argi krudelak, beren disdirarekin dena argitzen dutenak.Gure satelite amultsuaren indar zuri hori, ezereza bailitzan uzten dutenak.Eta ilargia, depresioan sartu da haien erruz.Askotan lotsatu egiten da eta ez du hodeien artean aurkitutako ezkutalekutik gehiago irten nahi.Batzuetan baina, adorez janzten da eta denon aurre...


Zain Dezagun Urdaibai elkartekoak hainbat aldiz kexatu dira udaletxean. Busturiko Zain Dezagun Urdaibai elkartekoak kexu dira San Kristobalgo auzoan Mape ibaiaren ondoan sortu duten zabortegiaz. Horien arabera, hor biltzen diren hondakinak euriak errekaraino eramaten ditu, estuarioraino helduz. Zain Dezagun Urdaibai auzo elkarteko kideen esanetan, «hainbat aldiz kexatu gara udaletxean eta ez digute kasurik egiten». Zabortegia errepideko obretan lanean ari diren langileentzako gune bilakatu dute, lanak amaitu arte. Langileek obrako zabor guztiak bertan uzten dituzte. Busturiko Udalak etxeb...


Azken iruzkinak