Kutsaduraren faktoreak
Gaur egun kutsadura handia dago ingurumenean eta hori hiru gunetan topa dezakegu:
- Atmosferaren poluzioa: Atmosfera oso kutsatuta dago eta gizakientzako oso arriskutsuak diren materiak daude. Isurtzen den gas nagusia CO2 da. Hedatzen laguntzen duten 3 faktore nagusiak hauek dira:
o Hedapena eta garraioa
o Igorpen-baldintzak
o Egoera meteorologikoak
Sortzen dituen ondorioak honako hauek dira:
o Euri azidoa
o Lurreko klimaren aldaketa
o Ozono geruza aldatzea edo haustea
o Deforestazioa
o Erradiazioak
- Uraren poluzioa: Uraren kutsadura materia edo energia desberdinak isurtzeari deritzo. Horren ondorioz uraren kalitate asko txartzen da eta gizakientzako eta animalientzako oso kaltegarria izanik. Uraren kutsadura jatorriak honako hauek dira:
o Hiria
o Nekazaritza
o Abeltzaintza
o Industriak
o Euriteak
o Hozte‑urak.
Uraren poluzioak sortzen dituen eraginak honako hauek dira:
o Hornikuntza
o Kontsumoa
o Karga kutsatzailea
o Hondakin‑uren tratamendurako sistemak eta hondakin‑uren xedea
o Euri-urak
- Lurzoruaren poluzioa: Lurzorua kutsatuta dagoela esaten da, berezko kalitatea aldatzen denean osagai toxiko eta gizakiaren eraginez. Horren eraginez lurzoruaren funtzioak aldatu egiten dira. Hauek eragiten duten faktoreak honako hauek dira:
o Hondakindegiak
o Industria-kokalekuak
o Ibilgailuak desmontatzeko zonak
o Hornitegiak
o Jarduera bertan behera utzi duten industriak
Iruzkinak
Utzi iruzkina: