Euskal Autonomi Erkidegoan badaude arriskuan dauden herri batzuk enpresa kutsakorren eraginez. Hona hemen mapa.
Ingurumena kutsatzeko beste era bat agente kimikoen bidez da. Gure inguruan ere badagu agente kimikoak isuri ditzakeen enpresa, zehazki Hernanin aurkitzen da. Horrelako istripu baten aurrean pauso hauek jarraitu: 1.- Kalean bazaude, babes itzazu arnas bideak. 2.- Sartu azkar gertuen dagoen etxe barruan. 3.- Itxi ateak, leihoak, pertsianak eta aire-sarrera guztiak. 4.- Irratia entzun. Informazio gehiago jakin nahi baduzu, adibidez zer den arrisku kimiko bat sar zaitez hemen. Mundu mailan istripu oso larri bat gertatu zen Indian, zehazki Bhopaleko hirian. Union Carbide enpresak n...
2009ko uztailaren 28an Urumeako uretan ehundaka arrain azaldu ziren hilda Martutene inguruan (Gipuzkoa). Antza denez, arrainak isurketa toxiko baten eraginez hil ziren eta horren ondorioz Donostiako Udalak urak ikertzeari ekin zion, isurketak zer jatorri zuen topatzeko asmoz. Hona hemen argazki bat.
Industriak dauden gunetako lurzorua kutsatu egiten da egin den lanarengatik. Urteak joan ahala industria guneak zahartu edo itxi egiten dira. Toki horietan gauza berriak eraikitzeko, kutsatuta dagoen lurzorua hartu eta beste toki batzuetara eramaten da. Baina orain Estatu Batuetako eta Europako ikerlari batzuk (hemen Tecnalia) , ikertzen hasi dira nanopartikulen bidez kutsadura kentzeko. Hurrengo estekako bideoan azaltzen den bezela.
Gaur egun kutsadura handia dago ingurumenean eta hori hiru gunetan topa dezakegu: - Atmosferaren poluzioa: Atmosfera oso kutsatuta dago eta gizakientzako oso arriskutsuak diren materiak daude. Isurtzen den gas nagusia CO2 da. Hedatzen laguntzen duten 3 faktore nagusiak hauek dira: o Hedapena eta garraioa o Igorpen-baldintzak o Egoera meteorologikoak Sortzen dituen ondorioak honako hauek dira: o &n...
Gure inguruko herrietako airearen kalitatea egokia den neurtzeko estazio batzuk erabiltzen dira. Tolosan badugu horietako bat. Bertan, airean dauden hainbat sustantzia eta parametro balio onargarrien barruan dauden neurtzen da. Tolosako airearen kalitatea edo zure herrikoa balio onargarrien barruan dagoela uste al duzu? Eta Tolosako estazioa non dagoen ba al dakizu? Estazio finko eta mugikorretan egiten den lanaren azalpen bideoa ere ikus dezakezu.
Arrantza Oria ibaian Aspaldi batean, angulak Oria ibian gora Usurbilgo Ingemar presaraino iristen ziren, hau da, bokaletik ia 10 kilometrotara. Gaur egun, ibai bokaletik askoz ere gertuago aritzen dira arrantzan, batzuetan Orio bertako barran eta baita itsasoan bertan ere. Ibaiko uraren kutsadura, batez ere paper-fabrikek isurtzen zituzten lixibek sortutakoa, oso kaltegarria izatera iritsi zen, eta horregatik angulak ihauterietan bakarrik arrantzatzen ziren, Tolosako paper-fabrikek "festa hartzen zutenean". ...
Gaur egun Euskal Herria osoan zehar enpresa asko daude eta hauetako askok ingurugiroa kaltetzen dute euren isuri toxikoen eraginez. Gipuzkoan batez ere gehien kutsatzen duten enpresak hauek dira: enpresa siderurgikoak, papergintzako enpresak, depuradorak, zabortegiak… Hona hemen gipuzkuako enpresa kutsatzaileen zerrendaetazer nolako produktuak isuritzen dituzte ingurugirora bai airetik eta baita ibaietatik ere. GIPUZKOAKO ENPRESA KUTSATZAILEAK: Arcelor Mittal (Zumarraga) Hainbat isuri. Calera de Alzo (Altzo) CO, SOx eta NOx en isuriak. Calera de Alzo (Arrasate) SOx eta NOx en isuriak. Cel...
Oria Gipuzkoako ibai garrantzitsuena da, bai luzeragatik, bai emariagatik. 75 kilometro luze da, eta haren ibaiadar nagusiak Agauntza, Amezketa, Araxes, Zelai, Urtsuaran, Asteasu eta Leitzaran dira. Gipuzkoako arro handieneko ibaia dugu, halaber; 54 udalerri hartzen ditu barne. Historikoki, Gipuzkoako ibaiak Europako kutsatuenen artean sartuak egon dira. Kontaminazio honen errudun gehien bat enpresen isuriak izan dira, batez ere papergintzako enpresenak, hauekin batera hiri eta herrietako kutsadura ere kontutan hartu behar da. Honen ondorioz bertako ibaiak okerren kontserbatuen artean aurki...
Kaixo denoi: Tolosaldeako Goi Mailako Eraikuntza Metalikoetako lau ikasle gara eta gure inguruko isuri toxikoei buruzko bloga sortu dugu. Lan hau kalitatearen kudeaketa, laneko arriskuen prebentzioa eta ingurumen babesa modulorako egingo dugu. Bertan gure inguruko ibaiek eta aireak jasan dituen ixuriak aipatuko ditugu. Gu Julen, Jonatan, Beñat eta Unai gara eta espero dugu gure bloga gustokoa izatea.