ORIA IBAIAREN EGOERA!

ingurumen 1456147869007 Ingurumena | 2011-05-13 09:51

Oria Gipuzkoako ibai garrantzitsuena da, bai luzeragatik, bai emariagatik. 75 kilometro luze da, eta haren ibaiadar nagusiak Agauntza, Amezketa, Araxes, Zelai, Urtsuaran, Asteasu eta Leitzaran dira. Gipuzkoako arro handieneko ibaia dugu, halaber; 54 udalerri hartzen ditu barne.

Historikoki, Gipuzkoako ibaiak Europako kutsatuenen artean sartuak egon dira. Kontaminazio honen errudun gehien bat enpresen isuriak izan dira, batez ere papergintzako enpresenak, hauekin batera hiri eta herrietako kutsadura ere kontutan hartu behar da. Honen ondorioz bertako ibaiak okerren kontserbatuen artean aurkitzen dira.

Duela hogei urtera arte ibaien uren kalitatea oso txarra zen eta ibaien ertzetako landaretza eta fauna oso murritza zen. Papergintzako enpresek papera egiteko erabiltzen zituzten koloreez zikintzen zen ura: kolorante berdeak erabiliz gero ibaiak kolore berdez margotzen ziren eta horrela kolore gorri, hori, urdin eta moreekin. Egun bat bai eta beste bat ere ibaiek kolorez aldatzen zuten.

Egoera ikusita, Gipuzkoako aldundi foralak hau guztiarekin amaitzea erabaki zuen eta inbertsio bat egin zuten. Hainbat laguntzarekin, hornikuntza obrak, saneamendu eta presak bota ziren. Eta horrez gain, Deba, Urola, Oria, Urumea, Oiartzun eta Bidasoa ibaiak galdutako fauna eta landaretza berriro ere edukitzera bueltatu ziren.

Berak dioenez ibai guztiak erritmo desberdinetan ari dira eboluzionatzen eta orokorrean ibaien egoera osasuntsua da. Ibaien kalitatea berreskuratzeko oso garrantzitsua izan da neurri antikontaminatzaileak ezartzea enpresei eta baita ibaien autodepurazioak ere.

Informazio gehiago hurrengo estekan. Sentitzen dugu erderaz egotea.

 

 


Utzi iruzkina: