Kategoria: ibaia
2009ko uztailaren 28an Urumeako uretan ehundaka arrain azaldu ziren hilda Martutene inguruan (Gipuzkoa). Antza denez, arrainak isurketa toxiko baten eraginez hil ziren eta horren ondorioz Donostiako Udalak urak ikertzeari ekin zion, isurketak zer jatorri zuen topatzeko asmoz. Hona hemen argazki bat.
Arrantza Oria ibaian Aspaldi batean, angulak Oria ibian gora Usurbilgo Ingemar presaraino iristen ziren, hau da, bokaletik ia 10 kilometrotara. Gaur egun, ibai bokaletik askoz ere gertuago aritzen dira arrantzan, batzuetan Orio bertako barran eta baita itsasoan bertan ere. Ibaiko uraren kutsadura, batez ere paper-fabrikek isurtzen zituzten lixibek sortutakoa, oso kaltegarria izatera iritsi zen, eta horregatik angulak ihauterietan bakarrik arrantzatzen ziren, Tolosako paper-fabrikek "festa hartzen zutenean". ...
Oria ibaiak kutsadura handia pairatu du, izan ere, hondakina errekara botatzen dituzten enpresa mordotatik pasatzen baita, bereziki papergintzako enpresatatik. Baina azkenaldian, Oria ibaiaren egoerak onera egin du, papelera asko itxi egin dituztelako. 2009ko Martxoan, EAEko datuen arabera, Oria ibaiak, Europar Batasunak onartzen zuen kutxadura maila gainditzen zuen. Legeak araututakoa baino kopuru handigoan zeuden, kromoa, butelistanioa, lindanoa, kuprea, merkurioa... . Hauen ondorio dira, hala nola, ibai ertzetan egindako industri jarduerak, nekazarien isur...
Oria Gipuzkoako ibai garrantzitsuena da, bai luzeragatik, bai emariagatik. 75 kilometro luze da, eta haren ibaiadar nagusiak Agauntza, Amezketa, Araxes, Zelai, Urtsuaran, Asteasu eta Leitzaran dira. Gipuzkoako arro handieneko ibaia dugu, halaber; 54 udalerri hartzen ditu barne. Historikoki, Gipuzkoako ibaiak Europako kutsatuenen artean sartuak egon dira. Kontaminazio honen errudun gehien bat enpresen isuriak izan dira, batez ere papergintzako enpresenak, hauekin batera hiri eta herrietako kutsadura ere kontutan hartu behar da. Honen ondorioz bertako ibaiak okerren kontserbatuen artean aurki...
Urtarrileko ur handiak eta gero, otsailean ere uxolak egon dira, eta Allerin berriro ere ibaiko urek gainezka egin dute.Allerik uxoletatik babesten gaitu!Alleri zainddu!
IBAIA (J. Sarrionandia / R. Ordorika) Ez da Danubio deitzen, ez da Mississippia, Ibaizabal deitzen da nire sorterriko ibaia. Ez da Danubioa, ez da Ibai Horia, erreka labur mehe herdoil urez betea. Han ibiltzen ginen, antzina, hango Harripausuetan... Ez da Danubio deitzen, ez Nilo, ez Niagara, Ibaizabal deitzen da nire sorterriko ibaia. Handik alde eginda, zubirik zubi beti, ez nuen uste berriz topatuko nuenik. Orain barruan sentitzen dut Ibaizabaleko ur uherra. Ez dakit zelan gertatu den ura barrura sartzea. Inoiz edan egingo nuen Ibaizabale...
Zain Dezagun Urdaibai elkartekoak hainbat aldiz kexatu dira udaletxean. Busturiko Zain Dezagun Urdaibai elkartekoak kexu dira San Kristobalgo auzoan Mape ibaiaren ondoan sortu duten zabortegiaz. Horien arabera, hor biltzen diren hondakinak euriak errekaraino eramaten ditu, estuarioraino helduz. Zain Dezagun Urdaibai auzo elkarteko kideen esanetan, «hainbat aldiz kexatu gara udaletxean eta ez digute kasurik egiten». Zabortegia errepideko obretan lanean ari diren langileentzako gune bilakatu dute, lanak amaitu arte. Langileek obrako zabor guztiak bertan uzten dituzte. Busturiko Udalak etxeb...
Busturiko Udalak, San Kristobaleko Presape inguruan Babes Ofizialeko Etxebizitzak egiteko plana onartu du. Zain Dezagun Urdaibai talde ekologistak plan horren aurkako alegazioak aurkeztu ditu udaletxean, beraien ustez, urez betetzeko arrisku handia duen gunea delako. Inguru horretatik Mape ibaia pasatzen da eta talde ekologistako partaide Erroxeli Ojinagak azaldu digunez, «ez dute eraikin horiek paisaian izan dezaketen eragina aztertu». Mape ibaia Urdaibaiko erreserban kokatuta dago, erabat. Zain Dezagun Urdaibairen ustez, «Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza Departamenduak, eta baita Udalak e...