Kategoria: arrainak
Genetikari esker dakigu begien kolorea edo sudurraren luzera, esaterako, emanak ditugula: guraso, aiton-amona eta aurrekoen bitartez lortuak ditugu zenbait ezaugarri, joera eta abar. Mendel gogoratzen? Bada, gu haren ilarren antzekoak gara: berdeak ala horiak, lauak ala zimurtuak. Hara non, ordea, datorkigun epigenetika afera argia zirudiena nahastera. Epigenetikari esker dakigu -inguruak eraginda, gehienetan- gene batzuk isildu egiten direla eta ondorioz gene horiek goberna...
Amphiprion generoko arrainak –Nemo, pailazo arraina, esaterako- hermafroditak dira denak jaiotzeko unean. Beranduago testikuluak garatzen zaizkie eta bizitzaren aro horretan arrak dira denak, den denak. Hermafrodita protandroak dira, alegia. Baina, zer diren gauzak, ernalketa garaia heltzean aldaketak datoz. Pailazo arrain taldetxo bat bizi da normalean anemona baten babespean. Halako batean, uraren tenperatura igotzean, arrik handiena eta erasokorrena eme bihurtuko da, eme nagusi, eta arrik handiena hartuko du bikotekide. Behin eme bihurtuta, ez dago atzera egiterik. ...
2009ko uztailaren 28an Urumeako uretan ehundaka arrain azaldu ziren hilda Martutene inguruan (Gipuzkoa). Antza denez, arrainak isurketa toxiko baten eraginez hil ziren eta horren ondorioz Donostiako Udalak urak ikertzeari ekin zion, isurketak zer jatorri zuen topatzeko asmoz. Hona hemen argazki bat.
Jaun ala andere? Biak aldi berean? Batzuetan jauna andere eta bestetzutan anderea jaun? Itsasoaren sakonean ez dago jakiterik. Meroak, eta beste zenbait arrain, artistak dira kirurjia bako sexu aldaketan. Erraztasun ikaragarriz, emeak ar bihurzen dira eta arrak eme. Baina inork ez die isekarik egiten, inork ez die traizioa leporatzen naturaren edota Jainkoren baten legeari. Denboraren ahoak Eduardo Galeanoren testuak dira, Bocas del tiempo liburutik hartu eta ahal bezala itzuli ditudanak.