Emeak (II)
Amphiprion generoko arrainak –Nemo, pailazo arraina, esaterako- hermafroditak dira denak jaiotzeko unean. Beranduago testikuluak garatzen zaizkie eta bizitzaren aro horretan arrak dira denak, den denak. Hermafrodita protandroak dira, alegia.
Baina, zer diren gauzak, ernalketa garaia heltzean aldaketak datoz. Pailazo arrain taldetxo bat bizi da normalean anemona baten babespean. Halako batean, uraren tenperatura igotzean, arrik handiena eta erasokorrena eme bihurtuko da, eme nagusi, eta arrik handiena hartuko du bikotekide. Behin eme bihurtuta, ez dago atzera egiterik.
Emeak basati menperatzen du arra eta honek berdin egiten du taldeko enparauko arrekin, horrela ziurtatzen baitu berak ernalduko dituela arrautzak. Une horretatik aurrera arrarena izango da, ia osorik, arrabaren zaintzaren ardura.
Arra hilko balitz edo arraba ganoraz zainduko ez balu, emeak taldeko arrainik handiena aukeratuko luke berriro. Aldiz, emea balitz hildakoa, ar nagusia eme bihurtu eta itxarote-zerrendako hurrengo arra hartuko luke bikotekide lez.
Halakoxe kontuak gaur, bariku bezperan ;-)
Iruzkinak
Utzi iruzkina: